Lazarillo de Tormes (Goya)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lazarillo de Tormes (Goya)
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1804
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna

Lazarillo de Tormes (euskaraz, Tormeseko Itsumutila) Francisco de Goya margolari espainiarraren margolana da. Mihise gaineko olio-pintura bat da. Altueran 80 zentimetro eta zabaleran 65 zentimetro neurtzen ditu. 1908 eta 1810 artean margotua izan zen. Gaur egun norbanako madrildar baten bilduma baten parte da.

1812an, Javier Goyak, artistaren semeak, jaso zuen lan hori, Josefa Bayeu ama hil zenean. Taylor baroiak 1836an erosi zion artelana, Luis Filipe Frantziakoaren bilduma osa zezan. 1848an, Frantziako erregea tronugabetu zutenean, haren arte-bilduma enkantera atera zen, 11,10 libragatik. Eroslea Montpensierreko dukea izan zen, aurreko jabearen semea. Honek bere abokatuari, Caumartini, oparitu zion margolana. 1902an Maugeau familiaren arte-bildumaren parte zen. 1923an Bordelen saldu zuen Amurrioko markesak. Azken honek Gregorio Marañoni utzi zion oinordetzan. Gaur egun haren oinordekoen arte-bilduman jarraitzen du artelanak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]