Lazkaoko herrigune historikoa
Lazkaoko herrigune historikoa Eusko Jaurlaritzak 1994ko azaroaren 2an monumentu multzo izendatu zuen Lazkaoko auzoa da, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Herria oso antzinakoa da eta aspaldidanik da jendearentzat bizitoki, nahiz eta 1461 arte ez zituen Donostiako pribilegioak eskuratu, Henrike IV.a Gaztelako erregearen eskutik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentutzat har daitezkeen eraikin batzuek osatzen dute herriaren erdigunea. Jatorrizko herriaren egiturak ez du inolako zerikusirik Erdi Aroan sortutako harresidun hiribilduen itxurarekin. Jatorrizko gune horrek ez du orube banaketarik ezta bide egiturarik ere, orduko herrixkekin konparatuta ezberdina izanik.
«Herrigune historiko» izendapenaz ezagutzen dugun gunea, komentu-jauregi multzo bat da, Maria Lazkanok XVII. mendean sortua. Multzo horrek osatzen du, herriko eliza nagusiarekin batera, herriaren erdiko gunea. Hortik abiatuta egituratzen dira gainerako eraikinak, ibaiak berak ere eragina duelarik.
Ondorengo eraikin-multzoek osatzen dute babes bereziko gunea:
- San Migel Goiaingeruaren eliza nagusia, zabalera poligonala duen egitura bakarreko eraikina, goiko aldean korua duena. Gotiko berantiarrari dagokion eliza da.
- Lazkanotarren jauregia: XVII. mendeko eraikina. Inguruan, lorategia. Aurreko aldean hiru egitura ditu, Gaztelako jauregi barrokoen ereduari jarraituz.
- Beneditarren monasterioa (lehenago, Santa Teresa karmeldar oinutsena izandakoa): XVII. mendekoa
mendeko multzoa, elizaz, baratzez eta komentuaz osatua.
- Bernardatarren Santa Ana komentua: hau ere XVII. mendekoa. Eliza, lorategia eta komentua ditu.
Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, babes-maila ertain horretan sartzen diren eraikinak, honakoak dira:
- Orobione etxea, gaur egun eguneko zentroa dena.
- Bikario etxea, herriko apaizaren etxebizitza dena eta parrokiako eraikina.
- Elosegi, 13 kaleko etxebizitza eraikina.
Lazkaoko ondasun arkitektonikorik garrantzitsuenak diren hauetaz gainera, badira herrigunearen barruan beste batzuk ere kontuan hartzeko modukoak: Orobionea baserria eta Elosegi kaleko 36, 13 eta 26 zenbakidun eraikinak. Aipatutako hauek ere badute babesteko moduko interes kulturalik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |