Maisulan ezezaguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Chef-d'œuvre inconnu» orritik birbideratua)
Maisulan ezezaguna
Jatorria
Egilea(k)Honoré de Balzac
Argitaratze-data1831
IzenburuaLe Chef-d'œuvre inconnu
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberri laburra
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaGiza Komedia
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daPhilosophical studies (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

Maisulan ezezaguna (frantsesez: 'Le Chef-d'œuvre inconnu') Honoré de Balzac idazle frantziarrak idatzitako eleberria da. 1831n plazaratu zuen, L'Artiste aldizkarian, Maître Frenhofer izenburupean. Liburu gisa 1835ean atera zen; urte eta aldizkari berean Catherine Lescault, conte fantastique izenburuarekin agertu zen. 1837an berriro ere Études philosophiques sailan agertu zen. Liburu hau Comédie Humainen 1846an integratu zen. Arteari buruzko hausnarketa bat da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak bi kapitulu ditu:

  • "Gillette"
  • "Catherine Lescault"

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri laburra da Maisulan ezezaguna. La Comédie Humaine-ko beste ipuin gehienek ez bezala, hau XVII. mendean kokatzen da, 1612. urtean. Istorio honetan azaltzen diren hiru artistetatik Poussin eta Porbus XVII. mendeko benetako artistak ziren. Frenhofer fikziozko pertsonaia hutsa da. Porbus-en kasuan, Balzac-ek Frans Pourbus-en abizenaren bertsio frantsestua erabili zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicolas Poussin gazteak, arte munduan oraindik ezezaguna, Porbus pintoreari bisita egiten dio bere estudioan. Nicolasekin batera Frenhofer maisu zaharra doa; azken honek Porbusek bukatu berri duen koadro handiari buruzko iruzkin jakintsuak egiten ditu. Hau Maria Egiptokoaren erretratua da. Frenhoferek lana goraipatzen du baina osatu gabe iruditzen zaio. Pintzelkada batzuekin, margolari zaharrak Porbusen koadroa itxuraldatu egiten du; ondorioz, bere lanaren ondoren, Maria Egiptokoa birsortzen dela ematen du.

Nahiz eta gaitasun hori izan, Frenhoferrek urte asko darama bere lan bat bukatu ezikin. Obra hori La belle Noiseuse da. Azken hamar urtetan lan egin du oihala burutzeko; horrekin emakume baten edertasunaren perfekzioa adierazi nahi du baina ez du lortu. Oraindik inork ikusi ez duen maisulan hori Catherine Lescaulten erretratua litzateke.

Orduan Nicolas Poussinek proposatzen dio maisuari berak maite duen emakumea eredu gisa erabiltzea eta Frenhoferrek onartzen du. Gillette izeneko emakumearen edertasunak maisuari inspiratu egiten dio, eta oso azkar amaitzen du La Belle Noiseuse. Poussin eta Porbus hura mirestera gonbidatzen ditu baina hauek harrituta geldituko dira: oihalean oin bikain baten zati txiki bat kolorezko erakusketa batean galdurik besterik ez dute ikusten. Maisu zaharrak haien aurpegietan etsipena ikusten du eta horrek bera ere etsipenera eramaten du. Biharamunean, Frenhofer bere oihal guztiak erretzen ditu, bere estudioko sutean hil baino lehen.

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maisulan ezezaguna (Le Chef-d’œuvre inconnu) 2006an plazaratu zen. Itzultzailea, Josu Zabaleta izan zen.

Picasso eta Maisulan ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambroise Vollardek Picassori eskatu zion 1931n Le Chef-d'oeuvre inconnu ilustratzeko. Picasso testuarekin liluratu zen.

Erakusketa Artiumen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artium museoan 2006 urtean, lan honi buruz erakusketa antolatu zen: Maisulan ezezaguna Balzac-en arabera izenburupean.[1] Erakusketak Rubens, Cezanne, Tapiès, Picasso, Kandinski eta beste hainbat artista ezagunen 200 koadro inguru bildu zituen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artium museoa: Maisulan ezezaguna Balzac-en arabera. Erakusketa: 2006-02-02 / 2006-05-28 [erakusketaren katalogoa]. Testuen egileak: Honoré de Balzac, Arthur C. Danto, Francisco Calvo Serraller, Brigitte Léal eta Javier González de Durana. Gasteiz: Artium Museoa, 2006 ISBN ISBN 84-934234-9-1
  2. https://www.argia.eus/albistea/balzacen-ipuinean-oinarritutako-maisulan-ezezaguna-erakusketa-ireki-du-artiumek

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]