Le Petit Théâtre de Pain
| Le Petit Théâtre de Pain | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | antzerki konpainia |
| Herrialdea | Frantzia |
| Erabilitako hizkuntza | euskara eta frantses |
| Historia | |
| Sorrera | 1994 |
Petit Théâtre de Pain Lapurdiko antzerki taldea da. 1994an sortu zen eta 12 kide inguru ditu. Zuzeneko antzerkia eta antzerkia eta alboko beste diziplinak nahasteko asmoarekin sortu zen.
Egoitza nagusia Luhuson dago eta Hamekaren zuzendaritza artistikoaz ere arduratzen da. Ekoizpenak euskaraz zein frantsesez egiten dituzte. Lankidetza eta sorkuntza kolektiboa ditu ardatz. 2008az geroz, ikusgarri anitz sortzen ditu, izan aretoetan ala eremu publikoan, tokiko, eskualdeko eta estatuko publiko zabal batendako. Autoreekin elkarlanean arituz, antzerki zorrotza eta herrikoia defendatzen du, gaur egungo kezketan eta bizi istorioetan oinarrituz. Bere ibilmoldearen ezaugarri nagusienetarik bat publikoarekiko engaiamendu handia da, agertokitik haratago joaten baita trukaketak bultzatzeko.[1]
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1,2,3, Soleil ou l'éclipse (1994)
- Tranchées de vie (1996)
- Et ils passèrent des menottes aux fleurs (1998)
- Mesclagne (1999)
- Ambrouille (2001)
- Le pic du bossu (2004)
- Embedded (2007)
- Tartean (2008)
- Juglarea, puta eta eroa (2008)
- Aulki hutsa (2008)
- Traces (2009)
- Errautsak (2010)
- Zavrachtane (2011)
- Le Siphon (2011)
- Gens de Montagne (2013)
- 9 (2014)
- Cabaret (2015)
- Le Regard de l’homme sombre (2015)
- Francoren bilobari gutuna (2016)
- Non (2016)
- Le Regard de L'Homme Sombre (2017)
- Zazpi senideko (2018)
- Boxon (s) (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Le Petit Théâtre de Pain» EKE (kontsulta data: 2025-06-08).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Taldearen webgunea