Edukira joan

Luhuso

Luhuso
 Lapurdi, Euskal Herria
Luhuso herriaren ikuspegia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Louhossoa
AuzapezaJean-Pierre Harriet (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64350
Herritarraluhusoar
Geografia
Koordenatuak43°18′58″N 1°21′13″W / 43.3161°N 1.3536°W / 43.3161; -1.3536
Map
Azalera7,38 km²
Garaiera71 - 369 metro
Demografia
Biztanleria869 (2018:  15)
alt_left 434 (%49) (%51,1) 453 alt_right
Dentsitatea120,73 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,21
Ugalkortasuna[1] 52,98
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,65 (2011)
Langabezia[1]% 7,33 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,86 (2010)
Erabilera% 26,58 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttps://louhossoa.eus/eu/

Luhuso Lapurdiko hego-ekialdeko udalerri mugakidea eta barnealdekoa da, Lapurdi Garaia eskualdekoa eta hango herririk txikiena dena populazioari dagokionez. Nafarroa Behereako mugan eta Baigura eta Mondarrain kantonamenduan kokatuta dago.

871 biztanle zituen 2022an.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobi ibaia udalerritik igarotzen da. Halaber, Baigura (897 m) eta haren mendigunea herriaren lurraldean dugu, beste herri batzuekin partekatua.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea arte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik Makea eta Lekorneko auzoa izanda, Luhuso XVII. mendearen amaiera aldera bihurtu zen udalerri independente. Aurretik, herria XVI. mendea aldera hasi zen populatzen. 1604an 26 etxe zeuden, partikular batzuenak, baina ezin daiteke erran Makea edo Lekornekoak ote ziren. Berantago, 1628an, Luhuso deitzen zen auzo horretako biztanleek apezpikuari galdetu zioten eliza baten eraikitzeko baimena. 1691n Luhusoko parrokia sortu zuten.

Frantziar Iraultzaren garaian, administrazio egitura berri bat agertzearekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herrik izenez aldatu zuten; Luhusok, Montagne-sur-Nive izena hartu zuen.

Apezpikutegiak 1933ko ekainaren 17an antzinako afera trenkatu eta ordenantza bat argitaratu zuen: etxe batzuk Luhusoko parrokiari lotu zituen eta bertzeak Makeari.

2016ko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe", "bakearen artisauak" izenekoak ("artisains pour la paix"). ETAren desarmatze zibilean laguntzen ahalegindu ziren, bake prozesuaren alde.[2]

Bi mendez, XIX. eta XX. mendeetan zehar, 500 biztanleko populazioa izan zuen Luhusok. XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanleria bikoiztu eta egun, ia 900 lagun ditu.

Luhusoko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
AlkateaAgintaldiaAlderdia
Gaston Etchebère1989-1995
François Césat1995-2008
Jean-Pierre Harriet2008-

Luhuson[3] Sara-Ainhoa inguruko euskara[4] mintzatzen da, nafar-lapurteraren aldaera.

Andra Mariaren Jasokundearen edo Beata Maria eliza XVII. mendekoa da, barrokoa beraz, eta disko-formako hilarriak dituen hilerriaz inguratua da. Lau urratsetan eraiki zuten, 48 urteetan, 1626tik 1674rat.

2014an Monumentu Historiko gisa onartua izan zen.

Harri Xuri kulturgela edota "karrikako arteen fabrika"[5] Ipar Euskal Herriko barnealdeko kultur azpiegitura inportantea da 2009tik.

2023ko abuztu eta irailean kabalkada Luhuson egin zuten.[6]

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luhusoar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]