Edukira joan

Lebor Gabála Érenn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leabhar Gabhála Éireann
Datuak
IdazleaHainbat
Argitaratze-dataXI. mendea
Generoamitologia
Jatorrizko izenburuaLeabhar Gabhála na hÉireann
Euskaraz
IzenburuaIrlandako konkistaren liburua

Lebor Gabála Érenn (gaur egungo irlanderaz Leabhar Gabhála Éireann edo Leabhar Gabhála na hÉireann, euskaraz Irlandako Konkistaren Liburua) Irlandako sorrera eta zelta inbasioetatik hasi eta eskuizkribu hauek datatuak dauden XI. mendera arte irlandar nazio eraikuntza azaltzen duten eskuizkribu sorta bat da. Irlandar mitologiako Ziklo mitologikoaren barruan sailkatuta dago.

Poesiazko eta prosazko narratiba bilduma sasihistorikoa da, XI. mendean lehen aldiz bildu zena. Kontakizunen muina Irlandako historia deskribatzen dituen jatorrizko mitoak dira, Bibliako Uholdearen kontakizunetik hasi eta Erdi Arora arte. Adituek Irlandako antzinako historiaren fikziozko eta fidagarritasun gutxiko kontakizuntzat jotzen dute, eta narratiba kristauaren elementuak ahozko historiatik eta Irlandako mitologiatik bizirik atera diren hariekin konbinatzen dituela. Hamar bat liburuk, hainbat bertsiok eta pasartek osatzen dute.[1]

Myths and legends; the Celtic race (1910). Thomas William Rolleston (1857-1920)

Irlandan 800 eta 1200. urteen artean erabiltzen zen Erdialdeko irlanderaz idatziak daude, 1884ean frantsesera eta ondoren 1937 eta 1942 urteen artean ingelesera itzuliak izan ziren. Irlandako historiografia nahiz literaturan bereganatu zuten arrakasta eta garrantzia zirela eta, berrikuspen ugari izan zituzten eta laburpen ezberdinetan argitaratuak izan zirenez testu aldaera ugari daude, honek euren ikerlana zailtzen duelarik. Nahiz eta ziurrenik denetan antzinakoena Míniugud delakoa izan, egiaztatuena Leinster (1150) delakoa izango litzateke, azken hau Leinster erresumako Dermot MacMurrough erregea eta Kildare hiriko Mac Goreman apezpikuaren mezenasgoaz Terriglass monasterioan idatzia izan zen. Beste liburu batzuk Fermoy (1373), Lecan (1418), Ballymote (1391) eta O'Clery (1631) lirateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) King, Jeffrey. (2019-01-09). «Lebor Gabála Erenn» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]