Edukira joan

Leinefelde-Worbis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Leinefelde Alemaniako herri bat da, Turingia estatuko iparmendebaldean kokaturik dagoena, Saxonia Beherea estatuarekin duen mugatik gertu. Leinefelde-Worbis izena ere hartzen du.

Alemaniako herririk berrienetako bat da. 2004. urtean sortu zen, martxoaren 16an, Leinefelde eta Worbis herriek, Breitenbach eta Witzingerode hiriekin bat egin zutenean.

Hedadura eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau udalerrien bateraketaren ondoren, udalerri berriaren hedadura 96,55 kilometro karratukoa da. Biztanleria, berriz, 20.419 pertsonakoa, modu honetan banatuta: Leinefelde, 14.387 biztanle, Worbis, 5.541, Breitenbach, 1.021 eta Witzingerode, 614.

Herria, 320 metroko altueran dago, Turingiako iparmendebaldean. Bertan du Leine ibaiak bere iturburua.

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Carl Fuhlrott Neanderthal espezieko gizakia aurkitu zuena, 1856. urtean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren tamainaUrtea18.30018.60018.90019.20019.50019.80020.10020.400201420162018202020222024Leinefelde-WorbisBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]