Lekeitio Marierrota Boleibol Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lekeitio Marierrota Boleibol Kirol Elkartea 2005ean sortu zen kirol proiektuaren ondorioa da. Boleibola zabaltzeaz gain herrian neskek taldeko kirola egiteko aukera bezala planteatu genuen.

Gaur egun maila guztietan parte hartzen duten taldeak jolasten dute boleibolean ( jubenilak izan ezik ), txikienetatik hasi eta nagusienetararte. Benjamin eta Alebin mailetako neskatoek denboraldian zehar hilabetean behin prestatzen diren boleibol topaketetan parte hartzen dute.

Infantil eta kadete mailetakoak ordea eskolar mailan jolasten dute bizkaiko beste taldeekin batera. Martxo inguruan kirol federatuko txapelketan ere parte hartzen dute.

Nagusien taldeak berriz "Euskal lehenengo mailako "B" multzoan" parte hartzen dute. Bertan euskal herriko taldeez gain kantabria eta Errioxako taldeek parte hartzen dute.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]