Lempa
Lempa Río Lempa (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 422 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°15′22″N 88°49′34″W / 13.2561°N 88.8261°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 18.246 km² |
Arro hidrografikoa | Lempa River watershed (en) |
Ur-emaria | 362 m³/s |
Bokalea () | Ozeano Barea |
Lempa (gaztelaniaz: Río Lempa) Erdialdeko Amerikako ibaia da, Guatemala, Honduras eta El Salvador zeharkatzen dituena. 422 kilometro luze da, eta 18.240 kilometro koadroko arroa drainatzen du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sierra Madren du iturburua, 1.200 metroko garaieran, Guatemalako Esquipulas hiritik hurbil. Honduras ipar-mendebaldeko Ocotepeque departamendua zeharkaturik, El Salvadorren sartu eta 360 kilometroko ibilbidea egiten du bertan. Ozeano Barera isurtzen da Tecoluca udalerrian. Arroak 18.240 kilometro koadroko eremua hartzen du %56 El Salvadorren, %30 Hondurasen, eta %14 Guatemalan.[1]
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lempa ibaiaren emaria 12 urtez (1969-1980 bitartean) neurtu zen San Marcosko estazioan (El Salvador)[2], ahotik oso hurbil. Ibaiak 18.240 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arroaren % 100. Urteko batez besteko emaria segundoko 435 m³ da. Emari handiena irailean du (1.284 m³/s), eta txikiena martxoan (87,1 m³/s).
Lempa ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), San Marcosko estazioan neurtuak
Datuak: 1969 eta 1980 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cuenca del río Lempa. cel.gob.sv (Noiz kontsultatua: 2017-12-1).
- ↑ Lempa San Marcosen, http://webworld.unesco.org