Lengua e historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lengua e historia liburuko aurkibidearen lehen orrialdea.

Lengua e historia Koldo Mitxelenaren hogeita hamabost artikulu (32 gaztelaniaz eta 3 frantsesez) batu zituen liburua da, Paraninfo argitaletxeak Madrilen 1985. urtean argitaratua, ISBN 84-283-1379-2 zenbakiarekin. Egilearen izen-deiturak gaztelaniazko grafiarekin ageri dira liburu azalean.

Liburuak ez dauka hitzaurrerik. Artikuluak hizkuntzalaritzako hainbat arlo jorratzen ditu: dialektologia, estrukturalismoa, gramatika sortzailea, hizkuntzen arteko erkaketa, hizkuntzen berreraiketa... Hizkuntzalaritza historikoa eta euskara dira liburuaren bi ardatz nagusiak.