Les Exploits d'un jeune Don Juan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Les Exploits d'un jeune Don Juan
Datuak
IdazleaGuillaume Apollinaire (1911)
Argitaratze-data1988
GeneroaEleberri erotikoa
Jatorrizko izenburuaLes Exploits d'un jeune Don Juan
Herrialdea Frantzia
BildumaErdal literatura erotikoa
Orrialdeak99
ISBN84-7529-605-X
OCLC255118742
Euskaraz
IzenburuaNeskazale gazte baten balentriak
ItzultzaileaKarlos Gorrindo

Les Exploits d'un jeune Don Juan (euskaraz, Neskazale gazte baten balentriak) 1911an Guillaume Apollinairek idatzitako eleberri erotikoa da. Iniziazio nobela da, hau da, gazte baten lehenengo urratsak sexuaren arloan narratzen duen liburua. Urtetan zalantzak egon dira haren egilearen inguruan, lehenengo edizioa egilerik gabe plazaratu baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger gaztea bizitzaren sekretuak ezagutzen hasten da, bereziki sexuaren inguruko sekretuak. Bide horretan laguntzaile asko izango ditu: izeba, arreba, neskamea... Guztia uda batean gertatuko da, gaztelu batean; bertako txoko guztiak egokiak izango dira aurkikuntza berriak egiteko.

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gianfranco Mingozzi zuznedariak zinemara eraman zuen, Les Exploits d'un jeune Don Juan izenburuarekin, Frantzia eta Italia arteko ekoizpena, 1987an.

Euskarazko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Gorrindok eleberri hau espetxean zegoenean euskaratu egin zuen, Herrera de la Manchan. Liburuan amaiera data bezala, 1986ko abenduaren 17a dator.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neskazale gazte baten balentriak. Karlos Gorrindoren itzulpena. Erdal literatura erotikoa bilduma, Donostia: Elkar, 1988. ISBN: 84-7529-605-X

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]