Lesothoko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lesothoko armarria

Lesothoko armarria 1966. urteko urriaren 26an aurkeztu zen, lorturiko independentziaren karira. Erdian krokodiloa du, errege dinastiaren ikurra dena. Bere ostean, XIX. mendeko bi arma daude, elkar gurutzaturik. Ezker eta eskuinean bi Basutho zaldi daude ikurra eusten.

Goialdean mendi nazionalaren gailurra agertzen da. Aurrealdean, Lesothoko goiburu nazionala duen kartela dago: Khotso, Pula, Nala (Bakea, Euria, Oparotasuna)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]