Lex Luthor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lex Luthor
DC Unibertsoa
Lex Luthor, Drop of Doom - Six Flags Magic Mountain (cropped).JPG
Argitalpena
Sortzailea Jerry Siegel
Agertzen da
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sexua edo generoa gizonezko

Alexander Joseph Luthor, ezagunagoa Lex Luthor bezala, DC Comics argitaletxearen superetsai bat da, eta Superman superheroiaren arerio nagusietako bat. Jerome Siegel eta Joe Shusterrek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Action Comics komiki liburuaren 23. zenbakian agertu zen (1940ko apirila).

Luthor negoziogizon burusoil eta aberatsa da, horregatik bere jabetzako enpresen tekonologia aurreratuena beti eskura du, eta DC Comics Unibertsoko gizaki buruargienetako bat, baina bere adimen pribilegiatua gaizkia egiteko erabiltzen du. Bere helburu nagusia Superman hiltzean datza, bere asmo megalomanoak burutzeko oztopo nagusia baita. Beste superbilau gehienek ez bezala, ez du superahalmenik, hortaz haren izaera zitala ezkutatu eta beregain susmoak eta atxiloketak ekiditeko, bere burua jendaurrean eta hedabideetan zuritzen saiatzen da, horretarako Metropolis hiriari dirua eman, parkeak ireki eta fundazioak eta erakunde ongileak sortu ditu.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema eta telebistan aktore askok antzeztu dute, tartean Gene Hackman, Kevin Spacey, Jesse Eisenberg, Scott James Wells, Sherman Howard, John Shea, Michael Rosenbaum eta Jon Cryer.