DC Comics

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
DC argitaletxearen logoa.

DC Comics AEBtako komiki argitaletxe bat da. DC hizkiak "Detective Comics" izenaren laburdura da, hain zuzen ere konpainiaren lehenbiziko komikietako baten izenburua. 1934an Malcolm Wheeler-Nicholsonek sortu zuen. Egoitza New York hirian du.

Mundu mailan komiki argitaletxe handi eta garrantzitsuenetakoa da, bereziki superheroien atalean espezializatua dago. Bere superheroi ezagunenak honakoak dira: Superman, Batman, Wonder Woman, Flash, Green Lantern, Aquaman eta Green Arrow, eta superheroi taldeen artean Justice League, Justice Society of America edo Teen Titans daude. Bestelako komiki ezagunen artean Watchmen, V for Vendetta eta The Sandman daude.

1970eko hamarkadatik aurrera Marvel Comics argitaletxearekin superheroien komikien lehia izan du. DC argitaletxearen superheoiak "pijama superheroiak" edota "jainko edo jainkosa itxurako superheroi zurbilak" direla esan ohi da, aldiz Marvel argitaletxekoek sakontasun psikologiko handiagoa eta gizakien egunerokotasuneko arazo eta ahulezia gehiago dituztela aipatu ohi da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: DC Comics Aldatu lotura Wikidatan