Lezo (sagarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lezo sagarondoaren (Malus domestica) barietatea da.[1] Fruitondo hau desagertzeko arriskuan dago eta, horregatik, haztegi batzuetan ekoizten da. 'Lezo Sagarra' Gipuzkoako izen bereko lurraldean ekoizten zen eta oraindik orain aurkitu daiteke bertan. Haren garrantzi ekonomikoa XX. mendeko bigarren erdian jaitsi egin zen. Sagardo egiteko ekoizten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Lezo' Gipuzkoan landatutako sagar barietate bat da; bertako barietate oso zaharren artean onartua da. Bertako laborantza oso eskualde mugatuetan oinarritzen zen. Beren ekosistemetara ondo egokitzeagatik bereizten ziren, eta interes genetikoa izan zezaketen, egokitzapenaren arabera. Horiek bi azpitaldetan sailka zitezkeen: mahaikoak eta sagardokoak (nahiz eta batzuek gaitasun mistoa izan). Iraganean haztegi komertzialetan zabaldu zen eta gaur egun sagardoa egiteko erabiltzen da.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Lezo' sagarrondoa indartsua da. Apirilaren bukaeran loratzen da. Fruitua tamainu erdikoa-txikia da; esferikoa eta itxura zapaldukoa poloetan. Kolore-hori-berdexka du. Barrutik zuria da, puntu arrosekin. Zaporez, urtsua da baiana, aldi berean, lehorra; hasieran gozoa ematen badu ere, ondoren nahiko mikatza izan daiteke. Irailan biltzen da. Mahaiko fruitu gisa erabil daiteke baina, egun, gehien batean, sagargoa egiteko erabiltzen da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.argia.eus/argia-astekaria/1777/sagarrondoaren-lorian
  2. Academica-e.unavarra.es/ UPNA prospección de campo de toma de muestras de manzanos en Álava, variedades antiguas de manzanas cultivadas en España, 8 or. [1]
  3. digital.csic.es Herrero, J. (1964). Cartografía de frutales de hueso y pepita. Zaragoza:(EEAD-CSIC), 5, 'Lezo' sagarra - 120 or. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]