Edukira joan

Liberté, égalité, fraternité

Wikipedia, Entziklopedia askea


"Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna edo heriotza" (Frantzia, 1793)

Liberté, egalité, fraternité (euskaraz «askatasuna, berdintasuna, senidetasuna») Frantziako eta Haitiko nazio goiburua da, frantsesez idatzia. Frantziako Logia Handiaren zigilua ere bada.

Goiburua Frantziar Iraultzan sortu zen, baina ez zuen izaera ofizialik hartu beste zenbait goibururen artean bat gehiago baino ez baitzen. Gerra iraunkorreko egoeraren ondorioz Liberté, egalité, fraternité ou la mort ("Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna edo heriotza") formula erabiltzen zen, berehala baztertu zena Izualdiaren kutsua baitzuen. XIX. mendean, errepublikar eta liberalen oihua izan zen demokraziaren eta mota orotako gobernu zanpatzaile eta tiranikoak kentzearen alde. Uztaileko Iraultzako iraultzaileek Liberté, egalité, fraternité goiburua berrartu zuten, Uztaileko Monarkiak hartu gabe. Estatuko goiburu ofizialtzat 1848an ezarri zuen lehen aldiz Frantziako Bigarren Errepublikak. Frantziako Bigarren Inperioak debekatua, Frantziako Hirugarren Errepublikak herrialdeko goiburu ofizialtzat 1880an hartu zuen. Goiburua 1946 eta 1958ko konstituzioetan agertzen da (bi kasuetan Lehen Tituluan, Subirautzari buruz, 2. artikulua).

Bigarren Mundu Gerran Frantziaren alemaniar okupazioan, Vichyko gobernuak Travail, famille, patrie ("Lana, familia, aberria") goiburura aldatu zuen, gobernuaren norabide berria adierazteko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]