Lichtenstein gaztelua
Lichtenstein gaztelua | |
---|---|
Schloss Lichtenstein | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Tübingen |
Baden-Württembergeko baserri-barruti | Reutlingen |
Hiri ez den Alemaniako komunitate | Lichtenstein |
Koordenatuak | 48°24′24″N 9°15′30″E / 48.40664°N 9.25825°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1840 |
Jabea | Duke of Urach (en) |
Komisarioa | Wilhelm, Duke of Urach (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carl Alexander Heideloff (en) |
Estiloa | Arkitektura historizista |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Lichtenstein gaztelua, maitagarri ipuin estiloko gaztelu bat da, Honautik gertu dagoena, Suabiako Juran, Alemaniako Baden-Württemberg estatuan. Bere izen deskribagarriak, euskaraz, "harri argitsua" esan nahi du.
Historikoki, gaztelu bat izan zen 1200 ingurutik aurrera. Bi aldiz suntsitua izan zen, lehen aldiz, Reichskriegs izeneko gerran, 1311n, eta, bigarren aldiz, Reutlingen hiri estatuak, 1381ean. Gaztelua ez zen berreraiki, eta, ondorioz, hondakinetan geratu zen.
1802an, lurraldea, Frederiko I.a Württembergekoaren jabetzara pasa zen, bertan ehiza babesleku bat eraiki zuena. 1837an, lurraldea, aipaturiko erregearen iloba zen Wilhelm, Uracheko 1. dukearen jabetzara pasa zen, Württembergeko kontea ere bazena, nork, Wilhelm Hauffen Lichtenstein izeneko eleberrian inspiraturik, egungo gaztelua erantsi zion 1840 eta 1842 bitartean. Gazteluaren arkitektura neogotiko erromantikozko diseinua, Carl Alexander Heideloffena da.
Gaur egun, gaztelua, Uracheko dukeena da, baina bisitarientzako irekitzen da. Gazteluak, armajantzi eta arma historikoen bilduma handi bat du.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neuschwansteingo gaztelua
- Liechtenstein gaztelua (Austrian. Antzerako izena duen harremanik gabeko gaztelua)