Lierni Azkargorta
| Lierni Azkargorta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lazkao, 1979ko abuztuaren 21a (46 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | erizaina eta idazlea |
Lierni Azkargorta Ruiz de Egino (Lazkao, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 21a) erizaina eta idazlea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erizaintza ikasketak egin zituen Donostiako EHUn, eta ondoren Fisioterapia ikasketak Zaragozako Unibertsitatean. Gaur egun lanbidez erizaina da, Familia eta Komunitateko Erizaintzan espezializatua. Idazteari oso gazte zelarik ekin zion, eta geroztik, hainbat literatur lehiaketatan saritu dute.
2002. urtean, Maria de Maeztu Literatur Lehiaketan saritu zitzaion lana, Argi-itzalak izenburuko ipuina, Emakume begiradak (Montejurra, 2002) izeneko liburuan argitaratua.
Tarte luze baten ondoren, idazteari berriz ere ekin zion. Beste hainbat sariren artean, 2021ean, Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa irabazi zuen. Lehiaketa honi esker, urte horretan bertan, bere lehen liburua argitaratu zuen: Eripoemia (Denonartean, 2021).
Lau urte geroago, Anatomia bertikalak (Balea Zuria, 2025) liburua argitaratu zuen, gaixotasuna eta minaren zentzuaren bila dabilen poema-bilduma, barrualdea eta kanpoaldea, mina duen gizabanakoa eta minari lekurik egiten ez dion gizartearen arteko talka jasotzen duena. Horrela, liburuak, Rainer Maria Rilke poetaren bertso-lerro ezagun bati bira eman eta, "beldurgarria dena edertasunaren hasiera besterik ez dela" ondorioztatzen du. Hori azaltzeko, aurkezpen egunean, perlarik ederrenaren bila munduan barrena ibili zen merkatariaren parabola erabili zuen. Izan ere, perla bat sortzeko ostrak gaixotu egin behar du: geroz eta gaixotasun luzeagoa eta gogorragoa jasan, orduan eta perla handi eta ederragoa sortuko du. [2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuin alorrean
- 1998, 2001 eta 2002: Eibarko Hiria Gazteen Ipuin Lehiaketa.
- 1999: Laudioko Udala eta Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa.
- 2001, 2002, 2019 eta 2020: Lizarrako Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa. Lehiaketa horri esker, Argi-itzalak izenburuko ipuina Emakume begiradak (Montejurra, 2002) izeneko liburuan argitaratu zioten.
- Poesia alorrean
- 2020: Lasarte-Oriako Literaturako XXXIV. Lehiaketa.
- 2021: Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa.[1][3][4] Lehiaketa honi esker, lehen liburua argitaratu zuen, Eripoemia izeneko poema-bilduma.
- 2022: Iruntzian lanarekin, Nafar Ateneoa IV. Nazioarteko Poesia Sariketa.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Garaialde, Olaia. (2021-07-27). «Atzekoz aurrera. Lierni Azkargorta, erizaina eta idazlea» Berria (kontsulta data: 2021-12-20).
- ↑ «Poema liburu bat gaixo dagoen gizarte baten minari» Berria 2025-06-13 (kontsulta data: 2025-06-17).
- ↑ «Lierni Azkargorta: "Osasungintzako gaiak eta poesia elkartu nahi izan ditut" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2022-03-14).
- ↑ Pamplona, Diario de Noticias |. (2021-07-13). «Ya hay ganadores del Premio Internacional de Poesía Ciudad de Pamplona» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-06-17).
- ↑ Atenea. (2022-03-09). “Iruntzian” de Lierni Azkargorta ganadora del IV Premio Ateneo Navarro en euskera. (kontsulta data: 2022-03-14).
- ↑ Izaro, Villarreal(e)ko. (2025-06-12). «Lierni Azkargortak poema liburu berria aurkeztuko du bihar Donostian» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2025-06-17).
- ↑ «Lierni Azkargortaren "Anatomia bertikalak" - KMK - gipuzkoa» KMK (kontsulta data: 2025-06-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Poema liburu bat gaixo dagoen gizarte baten minari», Berria, 2025-06-13.
- Lierni Azkargortari egindako elkarrizketa: «Poesia eritasunean sendabide», Euskadi Irratia, 2022-02-14.