Lipomatumore onbera da, gantz-zelulen ugalketa lokalizatu baten ondorioz, gantz-ehunaren barnean sortua. Larruazalean lipoma isolatua izan ohi da, baina badira lipoma anizkoitzak, simetrikoak sarritan, eta baita neurofibromekin batera agertzen direnak ere (Recklinghausen-en eritasunean, adib.).[1] Biztanleriaren %2ak jasaten du[2] eta, normalean, ez dute inolako zerikusirik minbiziarekin.[3][4]