Little Women (1994ko filma)
Little Women (euskaraz Emakumetxoak) 1994ko Gillian Armstrong australiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1868ko Louisa May Alcott idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta 1933ko George Cukor eta 1949ko Mervyn LeRoy zuzendariek zuzendutako izenburu berdineko filmeen berregokitzapena ere bada.
Eduki-taula
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AEBetako Gerra Zibila (1861-1865). Bere senarra frontean borrokatzen dagoen bitartean, Marmee (Susan Sarandon) etxean bere lau alabekin batera biziko da, bere “emakumetxoak”: Jo (Winona Ryder), idazlea izan nahi duen neska odolberoa; Meg (Trini Alvarado), zintzo eta arduratsua; Beth (Claire Danes) makala eta Amy (Kirsten Dunst) erromantikoa. Urteak igaro hala, ahizpek beren oroimen maitatu eta mingarrienak elkarbanatuko dituzte, Marmee eta Izeba March (Samantha Mathis) norberaren independentzia, maitasuna eta familiak duen garrantziari buruz irakasten saiatuko direlarik.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Winona Ryder: Josephine 'Jo' March
- Susan Sarandon: Abigail 'Marmee' March
- Trini Alvarado: Margareth 'Meg' March
- Kirsten Dunst: Amy March gaztea
- Claire Danes: Elizabeth 'Beth' March
- Samantha Mathis: Amy March heldua
- Gabriel Byrne: Friedrich Bhaer
- Christian Bale: Théodore 'Laurie' Laurence
- Eric Stoltz: John Brooke
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Little Women filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1994ko filmak
- Gillian Armstrongek zuzendutako filmak
- Winona Ryderrek antzeztutako filmak
- Susan Sarandonek antzeztutako filmak
- Claire Danesek antzeztutako filmak
- Kirsten Dunstek antzeztutako filmak
- Christian Balek antzeztutako filmak
- Gabriel Byrnek antzeztutako filmak
- Samantha Mathisek antzeztutako filmak
- Eric Stoltzek antzeztutako filmak
- Matthew Walkerrek antzeztutako filmak
- John Nevillek antzeztutako filmak
- Mary Wickesek antzeztutako filmak
- Sarah Strangek antzeztutako filmak
- Jay Brazeauk antzeztutako filmak
- Denise Di Novik ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Anai-arrebei buruzko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Idazleei buruzko filmak
- New Yorken girotutako filmak