Vinculo kalearen 3. zenbakiko eraikina
Vinculo kalearen 3. zenbakiko eraikina | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1943 |
Vinculo kalearen 3. zenbakiko eraikina edota Lizarra kalearen 6. zenbakiko eraikina Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. Gaur egun azpialdean, hirian aski ezaguna den Koppo gozotegia dago.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Bigarren Zabalgunearen hasieran dago, Vinculo kalearen 3. zenbakiaren eta Lizarra kalearen 6. zenbakiaren artean, eta Vinculo plazaren parean eta Posta Bulego Nagusiaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1943-1945 artean Juan José Alzugaray gipuzkoar arkitektoak eta Eugenio Arraiza Vilella nafar arkitektoak eraiki zuen. Cementos Portland iruindar enpresaren egoitza izan zen, bere hizkiak atean ikusgai daude. Eraikina zuela 3 urte arte 1513an sortutako Vinculo erakundearen egoitza zegoen solairuan eraiki zen, José Joaquín Arazuri iruindar historialariaren arabera udal erakunde hau "hirin garestitzea eta espekulazioari aurre egiteko" sortu zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harriz eta adreilu gorriz egina dago.