Posta Bulego Nagusia (Iruñea)
Posta Bulego Nagusia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′55″N 1°38′42″W / 42.81514°N 1.64487°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1921 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joaquín Pla Laporta |
Ondarea | |
Iruñeko Posta Bulego Nagusia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen Correos espainiar estatu posta zerbitzuaren bulego nagusia da. Jauregi itxurako eraikin neoklasiko dotore baten egoitza du.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Bigarren Zabalgunearen hasieran dago, Sarasate pasealekuaren 9. zenbakian, Sarasate kalea eta Vinculo kalearen arteko izkinan, eta Vinculo kalearen 3. zenbakiko eraikinaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1921an Joaquín Pla arkitektoak eraiki zuen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harri eta adreiluz eginiriko eraikin neoklasikoa da. Aurrealdeko fatxadako erdialdeko zatia alboko hegal edo atalak baino barnerago sartua dago. Bertan sarrera nagusia dago.
Dintelaren gainean bolutez amaitutako bi harrizko elementu agertzen dira. Alboko hegalek hiru solairuko garaiera dute eta hainbat pinakuluz amaituak daude.
Goiko bi solairuetan pilastrez banandutako zenbait leiho daude. Vinculo kalera begira dagoen aldean harrizko Iruñeko armarria ikusgai dago.
Ordutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 20:30etara.
- Larunbatak, 09:30etatik 13:00etara.
- Sanferminak: Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:30etara.
- Larunbatak: 09:30etatik 13:00etara.
- Uztailaren 7a: Itxia.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]