Llavero
Itxura
Llavero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nafarroa Garaia, 1855 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | bullring of Zaragoza (en) , 1860ko urriaren 14a (4/5 urte) |
Hobiratze lekua | Iruñea |
Jarduerak |
Llavero Karrikiri ganadutegi nafarreko zezen suhar bat izan zen, 1860ko zezenketa batean ospetsu bihurtu zena.
1860ko urriaren 14an, Isabel II.a Espainiako erreginaren omenezko zezenketa batean irten zen, Nazario Karrikiriren ganadutegiak Zaragozan hornitu zuen zezenketa batean. Juan Manzano El Nili toreatzaileak toreatu behar zuen, baina zaldien akuiluen txandan sekulako triskantza eragin zuen Llaverok: 53 akuilu-sastakada jaso eta 14 zaldi hil zituen. Publikoaren eskariz zezena indultatu egin zuten; hau da, toreatzaileak ezpataz hiltzetik libratu zuten, baina zauriengandik egunean bertan hil zen zezen plazako ukuiluetan.[1] [2]
Llaveroren burua, disekatuta, Iruñeko Zezenzaleen Klubean dago ikusgai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juanpasmo. (2010-03-27). «EL TORO LLAVERO» EL Rincón de Ordóñez (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carriquiri, Nazario - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).