Nazario Karrikiri
| Nazario Karrikiri | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Iruñea, 1805eko uztailaren 28a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | 1884ko urtarrila (78 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | bankaria, abeltzaina, ekonomialaria eta politikaria | ||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||
Nazario Karrikiri Ibarnegarai (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1805eko uztailaren 28a - Madril, Espainia, 1884ko urtarrilaren 12a) bankari, enpresaburu eta politikari bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren gurasoak Idauze-Mendiko Pedro Karrikiri (Carriquiry) Etxekopar (Etchecopar) eta Garaziko Dominga Ibarnegarai (Ibarnegaray) Landutxe (Landutche) izan ziren[1]. Aita merkataritzan eta galdaragintzan aritu zen.[2]
Ezaguna izan zen bere zezen ganadutegiagatik, zeinak 1852ko sanferminetan parte hartu baitzuen, lehenengo aldiz.
Finantzetan, besteak beste, Asturiasko Llangréuko trenbidean,[3] Valentziako El Grau auzoko kaiaren obretan eta 1840ean bere bizilekua izateko eraiki zen Iruñeko Baleztena etxearen eraikuntzan parte hartu zuen.
Historialari batzuek Riánsaresko duke Fernando Muñoz noblearekin zituen loturak nabarmendu dituzte; badirudi, beraz, Karrikirik bere negozioetako batzuk errege familiaren ordezkaritzat egin zituela.[4]
Politikan, isabeldarra izan zen.[5] 1843-1879 bitartean, Nafarroako diputatu izan zen Espainiako Senatuan 11 aldiz.[6] [7]
Gizon ezaguna izan zen artelan-bilduma oparoaren jabe izateagatik ere.[8]
Carmen Moso izan zen bere lehen emaztea, eta, ondoren, Pilar Ceriolarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten: Raimunda Carriquiri Ceriola. Alaba izan zen haien ondasunen oinordekoa.[9]
Artikutzaren desamortizazioaren osteko lehenengo jabea izan zen Joaquin Fagoaga[10] zugarramurdiarrarekin batera eta 1844ko abuztuaren 12an, saldutako sortak erosi zituzten, hara nola: Goizaringo burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak; Elamako burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak eta Artikutzako burdinola, eraikuntzak eta inguruko lurrak. 1851an Joaquin Fagoaga bere partea saldu zuen, eta Karrikiri bihurtu zen Artikutzako jabe bakarra. 1875ean, Raimunda Carriquiri alabak jaso zituen lurrak oinordetzan.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nazario karrikiriren bataio-agiria (Iruñeko katedrala): verdocweb
- ↑ (Gaztelaniaz) Martín-Calero Gastaminza, Manuel; Alvar Ezquerra, Alfredo; Prado Román, Camilo. (2021-11-04). «El protagonismo de Nazario Carriquiry Ibarnegaray en la constitución de sociedades por acciones» Iberian Journal of the History of Economic Thought 8 (2): 153–171. doi:. ISSN 2386-5768. (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ojeda, Germán. (1985). Asturias en la industrialización española, 1833-1907. Siglo XXI de España Editores ISBN 978-84-323-0521-4. (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) López-Morell, Miguel Á.. (2023). «La estrategia de la corrupción. El patrimonio y los negocios de la reina María Cristina y Fernando Muñoz» Ayer. Revista de Historia Contemporánea 129 (1): 137–162. doi:. ISSN 2255-5838. (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tamburri Moso, Carlos. (1971). «Nazario de Carriquiri, un pionero del desarrollo económico español» Historia y Vida (Bartzelona) (37).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nazario Carriquiri Ibarnegaray» Historia Hispánica (Real Academia de la Historia) (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ CARRIQUIRI IBARNEGARAY, NAZARIO senatariaren fitxa: Senado de España
- ↑ «Carriquiri, Nazario» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) (kontsulta data: 2023-12-07).
- 1 2 Mendizabal Cristobal, Anton; Matelo Mitxelena, Suberri. (2017ko abuztua). Artikutzako trena. Oiartzungo Udala (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ Joaquín Fagoaga Laurencena - Historia Hispánica