Lluís Maria Millet
Lluís Maria Millet | |||
---|---|---|---|
1945 - 1977 ← Francesc Pujol i Pons (en) - Lluís Millet i Loras (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bartzelona, 1906ko ekainaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Bartzelona, 1990eko uztailaren 19a (84 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Lluís Millet i Paget | ||
Ama | Dolors Millet i Villà | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Millet family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | sardana |
Lluís Maria Millet i Millet (Bartzelona, Katalunia, 1906ko ekainaren 21a - 1990eko uztailaren 19a) musikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika-munduko familia bateko semea zen, eta konposizio- eta zuzendari-ikasketak egin zituen Bartzelonako Udal Musika Eskolan; han, Vicenç Maria de Gibert izan zuen irakasle. Musikagile gisa, batez ere ahotserako musika-lanak egin zituen: Poema nadalenc (Gabonetako olerkia), bakarlari, koru eta orkestrarentzat; Agar, koru-olerkia; eta El rústec villancet, baserri-giroko gabon-kanta, lau ahots eta orkestrarako lana. Bartzelonako hainbat musika-eskolatan ibili zen solfeoa, musikaren historia eta estetika, erlijio-obrak, kanta herrikoiak eta sardanak irakasten, baina ospea Orfeó Català abesbatzaren zuzendari gisa hartu zuen. Koru horren zuzendaritza 1945ean hartu zuen, eta 1977an utzi behar izan zuen kargua, osasun-arazoak zirela eta. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Milleten ahalegin eta lan handiari esker, berrosatu ahal izan zen abesbatza ezaguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.