Lo-kanta
Itxura

Lo-kanta edo sehaska-kanta ume edo helduei zuzendutako abestia da. Hainbat helburu ditu. Gizarte batzuetan, tradizioak edo ezaupide kulturalak igortzeko erabiltzen dute. Bestetan, jokaerak ezagutarazteko erabiltzen dute.[1] Baina, helburu ezagunena umeak lokartzea da.[2] Horretarako abesti sinple eta errepikakorrak dira antzinatik.[3]
Kantuaren bidez, haurrekiko zuzeneko hartu-eman horretan komunikazioa, hizkuntza eta psikomotrizitatea lantzen dira. Eta, batez ere, lotura emozionala garatzen da. Oro har, ematen du haurrei gutxiago kantatzen zaiela lehen baino, aspaldiko jolas kantu zahar asko galtzen ari direla. Altzoko kantuak etxe bakoitzean modu batera edo bestera kantatzen dira; familia ohitura bat da hori.[4]
« |
|
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Doja, Albert. (2014ko ekaina). «Socializing Enchantment: A Socio-Anthropological Approach to Infant-Directed Singing, Music Education and Cultural Socialization» International Review of the Aesthetics and Sociology of Music 45 (1): 118–120..
- ↑ Trehub, Sandra E., Trainor, Laurel J.. (1998). Singing to infants: lullabies and play songs" Advances in Infancy Research. , 43–77 or..
- ↑ I. Opie & P. Opie. (1997). The Oxford Dictionary of Nursery Rhymes. (2. argitaraldia) Oxford University Press, 6 or..
- ↑ ««Zure haurrarentzat ez dago zurea baino ahots lasaigarriagorik»» Berria 2025-04-29 (kontsulta data: 2025-04-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SEHASKA KANTEN TAILERRA. Alaitz Guridi | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA.
- «Zure haurrarentzat ez dago zurea baino ahots lasaigarriagorik» Iratxe Muxika Karrion