Lo Rat Penat
Lo Rat Penat | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kultur elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1878 |
webgune ofiziala |
Lo Rat Penat (euskaraz: «saguzarra»), elkarte kultural valentziar bat da, historikoki, valentziar hizkuntza eta kultura defendatzera, bultzatzera, irakastera eta hedatzera emana. Bere egoitza Valentzian du, Alacuáseko Baroien jauregian.
Bere hasieran, Valentziar Erkidegotik kanpoko gainontzeko kataluniar hizkuntzako lurraldeetako beste intelektual eta elkarte kultural batzuekin elkarkidetza bultzatu zuen, eta behin-behinekoak bezala sinatu zituen Castellóko Arauak. Bere idazkietako zenbaitetan, jakintzat ematen da valentziera eta katalana hizkuntza bera izatea, "katalan-valentziera" hitza erabiltzera iritsiz hizkuntza honi erreferentzia egiteko.
Hala ere, 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, hizkuntz gatazka valentziarrean parte hartu du, valentzierarentzako araudi independente bat aldarrikatzera biratuz eta, manifestu batean, Europar Batasunak Europar Konstituzioa valentzierara itzultzeko proposatu zuen "katalan-valentziera" izenaren aurka agertuz.
Gaur egun, Kultura Valentziarraren Errege Akademiaren araudia bultzatzen du valentzierarentzat. Puigeko Arauen bertsio "erreformatu" baten aldekoa da, baina azentuak gehituz. 2004ko azaroak 23ko manifestu batean, Acadèmia Valenciana de la Llengua, "valentziar hizkuntza defendatzeko bere betebeharra betetzera dei egin zion, eta, halakorik egin ezean, disolbatzera".
Lo Rat Penatek, Valentziako Generalitataren, Valentziako Udaletxearen eta Valentzia, Alacant eta Castellóko Diputazioen dirulaguntzak jasotzen ditu.
Bere egungo presidentea, Enric Esteve i Mollà da.