Loinazko Andre Mariaren baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Loinazko Andre Mariaren baseliza
Loinazko baseliza. Beasain.JPG
Baselizaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Beasain
Helbidea Loinatz auzoa.
Koordenatuak 43° 02′ 55″ N, 2° 12′ 51″ W / 43.04861111°N,2.21416667°W / 43.04861111; -2.21416667Koordenatuak: 43° 02′ 55″ N, 2° 12′ 51″ W / 43.04861111°N,2.21416667°W / 43.04861111; -2.21416667
Arkitektura

Loinazko Andre Mariaren baseliza Beasaingo (Goierri, Gipuzkoa) Loinatz auzoan dagoen baseliza bat da. Baselizaren lehenengo aipamena 1565ekoa da.[1] Oraingo tenplua, Pedro Karrerakok 1729an berreraikia da,[2] eta 1979an berritu zuten, hainbat herritarren ekimenez.[3]

Aipatzekoa da Loinazko Andre Mariaren imajina: 0,75 metroko altuera duen taila polikromatu hori, dirudienez, XIII. mendekoa da. Ama Birjinarekin batera ageri da Berreroslea, baina Andre Mariak ez du haurrarekin inolako komunikaziorik adierazten, eta eskuineko eskuan lore bat du, garbitasun ikur. Haurrak bedeinkatzeko jarrera du.[2]

Arkitekturaren aldetik, eliza soila da, nabe bakarrekoa, apaingarri askorik gabea. Oinplano angeluzuzena du, eta lau isurkiko teilatua. Ia osorik harlangaitzez eginiko eraikina da, baina harlanduzkoak ditu izkinak eta leihateak. Sabaiko erdi-puntuko hiru arkuek Andre Mariaren irudirantz zuzentzen dute bisitariaren begirada. Aurrerago, bada erdi-puntuko beste arku bat, presbiterioko sarrera egiten duena. Elizaren atearen gainean, Arriarango jauretxearen armarria dago, Loinazko eliza txiki horren babesle baitziren. Aipagarria da, orobat, zurezko eliz ataria.[1][2]

Baseliza barrutik ikusteko, giltza eskatu behar da baselizaren behealdean dagoen Loinaz baserrian; 15. zenbakia duen etxean, alegia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Loinazko Amaren baseliza», Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea.
  2. a b c «Kultura: Herriaren gunea», Beasaingo Udala.
  3. «Loinazko Ama Birjinara Erromeria», Donostia Turismoa.
  4. Loinazko Andre Mariren baselizari buruzko argibideak, Kulturweb webgunean.