Lola Casademunt
Itxura
Lola Casademunt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cardedeu, 1931 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2024ko abenduaren 30a (92/93 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea eta enpresaburua |
lolacasademunt.com… |
Lola Casademunt (Cardedeu, 1931 - 2024ko abenduaren 30a) Kataluniako moda diseinatzaile eta enpresaria izan zen. Bere izena daraman marka sortu zuen. 93 urte zituelarik hil zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean, Cardedeun, senarra hil ondoren, berrogeita hamar urte zituela, Lola Casademunt moda eta osagarrien marka familiarra sortu zuen.[2] 2024an, hogeita sei herrialdetan zegoen enpresa, baita Euskal Herrian ere, eta lau frankitzia zituen. Urte horretan bertan, kamiseta solidarioak diseinatu zituen Gironako Printsesa Fundazioarentzat.
Lau seme-alabaren ama izan zen: Francesc, Pilar, Mar eta Maite Gasso. Hemeretzi urte zituela, bere alaba, Maite Gassó diseinatzaile eta enpresaria hasi zen enpresan lanean zuzendaritza eramateko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Markaren webgune ofiziala.