Lolland (udalerria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lolland
 Danimarka
Nakskov - udsigten fra havnen.jpg
Nakskov
Administrazioa
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Maribo (6.023) Hiriburua
Alkatea Stig Vestergaard
Geografia
Koordenatuak 54° 46′ 10″ N, 11° 25′ 28″ E / 54.769444444444°N,11.424444444444°E / 54.769444444444; 11.424444444444Koordenatuak: 54° 46′ 10″ N, 11° 25′ 28″ E / 54.769444444444°N,11.424444444444°E / 54.769444444444; 11.424444444444
Lolland hemen kokatua: Danimarka
Lolland
Lolland
Azalera 892 km²
Demografia
Biztanleria 48,219 biztanle (2008)
Dentsitatea 0,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Herri handiena Nakskov (13.886)
Webgunea http://www.lolland.dk/

Lolland Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Lolland uhartearen mendebaldea hartzen duena. Hiriburua Maribo bada ere herri handiena Nakskov da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria 2007an eratu zen Holeby, Højreby, Maribo, Nakskov, Ravnsborg, Rudbjerg eta Rødby udalerriak elkartzean.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira herri nagusiak:

  1. Nakskov (13.886 bizt.)
  2. Maribo (6.023)
  3. Rødby (2.206)
  4. Rødbyhavn (1.905)
  5. Holeby (1.597)
  6. Søllested (1.505)

Nakskov[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lollanden mendebaldean dago eta uharteko herri handiena da 13.886 biztanlerekin. Historian zehar nekazal eremu aberatsa izan da eta 1266an dagoeneko lortu zuen merkatal herria izateko eskubidea. XIX mendean herriaren inguruko padurak drenatu egin ziren eta gaur egun bizikleta eta trekking ibilbideak ezarri dira. Gaur egun beraz herri turistikoa bihurtu da.

Maribo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lolland udalerriko hiriburua da eta 6.023 biztanle ditu. Uhartearen erdialdean kokaturik dago Nørresø eta Søndersø aintziren artean. Santa Brigidaren ordena 1416an sorturiko monasterioan du sorrera Maribok. 1895ean Mariboko garagardotegia sortu zen, bertako industriaren erdigunea.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lolland (udalerria) Aldatu lotura Wikidatan