Edukira joan

Lope de Aguirre, príncipe de la libertad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lope de Aguirre, príncipe de la libertad
Jatorria
Egilea(k)Miguel Otero Silva
Jatorrizko herrialdeaVenezuela
ISBN978-84-322-0350-3
OCLC5708300
Ezaugarriak

Lope de Aguirre, príncipe de la libertad (euskaraz: «Lope Agirre, askatasunaren printzea») [1] Miguel Otero Silva idazle venezuelarren seigarren liburua izan zen. 1979an plazaratuta, beste liburuekin alderatuta, Oterok Lope Agirreren irudi positiboa erakusten du. Liburuak edizio eta itzulpen ugari ezagutu ditu.[2]

Eleberriak Lope Agirreren biografia jasotzen du baina konkistatzailea ez du deabru gisa erakusten; alderantziz, Espainiako erregearen aurkak altxatu izana pertsonaia askatasunaren aldeko mito giso erakusten du. Eleberrian Peruko erregeordeak bultzatutako espedizioa azaltzen du. Espedizio hori, Pedro Urtsua nafarroaren agindupean, 1560an martxan jarri zen. Urtsuarekin batera bere amorantea zen Inés de Atienza zihoan. Espedizioan ere Lope Agirre eta bere alaba zeuden.

Urtsuaren bidegabekeriek soldadu talde bati haren hilketa planeatzera erama zioten. Ondoren Filipe II.a Espainiakoari gutun bat idatzi zioten. Gutun hori guztiek sinatu zuten, Agirre tartean; honek, bere sinaduraren ondoan, "traidore" hitza idatzi zuen. Espedizioa aurrera joan ahala, nekeak, gaixotasunek, beroak espezioaren parte hartzaileak kaltetu zituzten. Laster Agirre taldearen burua bihurtu zen eta aurkariak akabatu zituen.

Oterok, oinarri gisa, erregeari Agirrek idatzi zion gutuna hartu zuen. Testu horretan koroatik independentea adierazten du bere burua eta Ameriketako lurrak bere agindupetatik kanpo daudela baieztatzen du. Nolabait, Amerikako independentziaren aldeko lehen urrats bezala aztertzen du Oterok Agirreren adierazpena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]