Miguel Otero Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Otero Silva


Venezuelako diputatua

Bizitza
JaiotzaBarcelona (Venezuela)1908ko urriaren 26a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaCaracas1985eko abuztuaren 27a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)La lisa Manobal (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea, kazetaria eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Venezolana de la Lengua (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm2096841 Discogs: 4473287 Edit the value on Wikidata

Miguel Otero Silva (Barcelona, Venezuela, 1908ko urriaren 26aCaracas, 1985eko abuztuaren 28a) venezuelar idazle, kazetari, ingeniari eta politikari ezkertiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako Anzoátegui estatuan jaio zen. Aita Henrique Otero Vizcarrondo zen eta ama Mercedes Silva Pérez. Miguel umea zenean ama hil zitzaion. Juan Vicente Gómezen diktaduraren aurka aritu zen Venezuelako 28ko Belaunaldia mugimenduaren parte izan zen. Curaçao uhartean, Herbehereetako Erresumaren kolonian, erbesteratu zen, azkenik.

Curaçaotik venezueldar diktaduraren aurkako ekintza armatu batean lagundu zuen. 1929ko ekainaren 8an, Willemstaden zegoen Amsterdam gotorlekuaren aurka joan zen taldearen parte izan zen. Ekintza hori Rafael Simón Urbinaren agindupean, 39 gizonek egin zuten. Ekintzan, Leonard Albert Fruytierm gobernadore herbeheretar bahitu zuten; ondoren «Maracaibo» bapore estatubatuarra hartu zuten eta, Fruytier bahitua haiekin eramanda, Venezuela inbaditu zuten. Asmoa Gómez diktadorea boteretik kentzea zen baina, ekainaren 13an, ejerzitoak kolpea geldi arazi zuen. Espedizioaren porrota ikusita, bizirik gelditu zirenak mendian ezkutatu ziren. Azkenean, Otero Silva, Gustavo Machado eta Urbina bera Kolonbiara ihes egin zuten.

1937ko abuztuaren 8an, Venezuelako Alderdi Komunistaren Lehen Konferentzian hartu zuen parte. Garai horretan Espainiako Gerra Zibilan egon omen zen, Nazioarteko Brigadetan boluntario gisa; dena dela kritiko batzuk ez daude ados datu horrekin.[1]

1942an, erbestetik bueltan, giro politikoa Isaías Medina Angaritaren gobernuarekin lasaitua zegoela eta, Aquí está aldizkari ezkertiarra sortu zuen. Aldizkari hori Alderdi Komunistaren bozeramale bihurtu zen, ordura arte izana zen El Martilloren ordez. Aitarekin batera, bestetik, 1943ko abuztuaren 3an, El Nacional egunkaria plazaratu zuen. Urte horietan ereMaría Teresa Castillorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Castillo Venezuelako kulturaren pertsonalitate garrantzitsua zen.

1979an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak Lenin Bakearen Saria eman zion.

1985eko abuztuaren 28an, Caracasen, hil zen. Idazleak ondare literario garrantzitsua utzi zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak
Poesia
  • Agua y cauce: poemas revolucionarios (1937)
  • 25 poemas (1942)
  • Elegía coral a Andrés Eloy Blanco (1959)
  • La Mar que es el Morir (1965)
  • Las Celestiales (1965)
  • Umbral (1966)
Saiakerak
  • México y la revolución mexicana : un escritor venezolano en la Unión Soviética (1966)
  • Florencia: ciudad del hombre (1974)
  • Ocho palabreos (1974)
  • Obra humorística completa (1977)
  • Prosa completa: opiniones sobre arte y política (1977)
  • Un morrocoy en el infierno: humor... humor... humor (1982)
  • Escritos periodísticos (1998)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suárez, Víctor: «Miguel Otero Silva no estuvo en esa guerra». Prodavinci. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]