Loraldi Emakume Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loraldi Emakume Elkartea
Kokapena

Loraldi Emakume Elkartea 1990ean sortu zen Urduñan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldi Urduñako Emakumeen Elkartea da.[1] Elkartea 1990ean sortu zen[2] kideen garapen kulturala eta soziala bultzatzeko, emakumeen sustapenean oinarrituta.

Elkartea sortu zenetik hainbat ikastaro, tailer eta bidaia egin dituzte, betiere emakumeak batu, prestatu eta sarean lan egitea helburu duten ekintzak: psikologia eta sexologia tailerrak, eskulanak eta pintura ikastaroak, teknologia berriei buruzkoak.[3]

Loraldi Elkarteko kideek Urduñako Parekidetasun Batzordean parte hartzen dute,[4] gainerako elkarte eta taldeekin batera. Hala, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan ere kolaboratzen dute.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ayuntamiento de Orduña - Asociaciones» www.urduna.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) «DE MUJERES DE ORDUÑA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. «Urduñako Udala - Loraldi emakume elkarteak hainbat ikastaro prestatu ditu ikasturte berrirako» www.urduna.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  4. «Urduñako Udala - Igualdad» www.urduna.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  5. Urduña M8 – Kontzentrazioa zaratatsua, Emakumeen bazkaria, Kont. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]