Urduña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urduña

 Bizkaia
Urduña udalerriaren ikuspegi orokorra.
Urduña udalerriaren ikuspegi orokorra.
Urduñako bandera

Urduñako armarria

Izen ofiziala Urduña / Orduña
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Nerbioi ibarra
Alkatea Idoia Aginako (Euskal Herria Bildu)
Herritarra urduñar[1]
Koordenatuak 42°59′45″N 3°0′30″W / 42.99583°N 3.00833°W / 42.99583; -3.00833Koordenatuak: 42°59′45″N 3°0′30″W / 42.99583°N 3.00833°W / 42.99583; -3.00833

Bizkaia municipalities Orduña.PNG

Eremua 33,49 km2
Garaiera 293 m
Distantzia 38 km Bilbora
Posta kodea 48460
Biztanleria 4.182 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -31)
Dentsitatea 124,87 bizt./km²
Sorrera 1229
http://www.urduna.com/

Urduña[2] (ofizialki ele bietan Urduña / Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da. Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako Hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.

Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.

Urduñako mendaterako errepidea

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.

Urduña eta inguruko mendien ikuspegi orokorra.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñako Familia Sakratuaren eliza.

Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.

XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.

XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.

XX. mende hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mende hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduña geltokia
Urduñako udaletxea

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Urduñako alkate Bilduko Karlos Arranz hautatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk sei zinegotziak mantendu zituen, EAJ alderdiak bat gehiago eskuratu zuen (bost guztira) eta PPk bere zinegotzi bakarra galdu zuen. Emaitza horien ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Idoia Aginako Arbaiza hautatu zuten alkate.

Urduñako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 11
1.101 (% 47,52)
6 / 11
1.160 (% 47,19)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
844 (% 36,43)
4 / 11
678 (% 27,58)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
91 (% 3,93)
1 / 11
168 (% 6,83)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Koldo Xabier Egiluz Isusi 1999-2003 EAJ
Ricardo Gutiérrez Tellaetxe 2003-2011 EAJ
Karlos Arranz Diego 2011-2015 Bildu
Idoia Aginako 2015 Euskal Herria Bildu

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.

Urduñar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urduña Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa