Edukira joan

Lorea Argarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorea Argarate

2024ko Gladys saria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLorea
JaiotzaBilbo1990eko otsailaren 14a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria eta musikaria

Twitter: loreaargarate Inguma: lorea-argarate-zubia Edit the value on Wikidata

Lorea Argarate Zubia (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1990) zientzialaria, dibulgatzailea eta sortzailea da. Ikasketaz Telekomunikazio ingenieria da, musika elektronikoa jorratzeko hainbat proiektutan parte hartu du eta dibulgazio zientifikoan aritzen da.[1][2] TAZEBAEZ kooperatibako ekintzailea da.[3] 2024an, hezkuntza arloko berrikuntza eta digitalizazio prozesuetan dihardu Berlinen eta Bilbon.[4]

2016an musikaren bidez haurrei konputagailuen programazioa eta logika konputazionala irakasteko Beatkids jostailua garatu zuen.[5]

Bestalde ezaguna da ere musika elektronikoan egin duen ibilbideagatik. Las Tea Party DJs musika-proiektuko kidea izan zen eta "Mauriziak ez du inor hil" ikuskizuna abiatu zuen Ines Osinagarekin.[2]

Ingurune digitaleko emakumeen lan eredugarriak zabaldu nahi dituen Gladys saria eman zioten 2024an.

Zientzialaria eta ingeniaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik izan da zientzia zalea. Fisikako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, laugarren mailara arte, eta, gero, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua egin zuen, Deustuko Unibertsitatean. Lau urte igarota, gradu-amaierako proiektua egin behar zuen, eta hor batu zitzaizkion bere hiru pasioak: zientzia, musika eta hezkuntza. Ordura arte, pasio paraleloak ziren, baina gradu-amaierako proiektuan, bat egin ziren hiru zaletasunak. Musikaren bidez haurrei programazioa irakasteko jostailu bat garatu zuen, “Beatkids”. Kode irekian egin zuen, eta planoak eta material guztia eskuragarri jarri zituen; beraz, munduko edozein txokotan edonork egin dezake bere kabuz.[5]

Lan horrek erabat gogobete omen zuen, eta Learning Lab laborategian (Deustotech) aritu zen gero, ikerketa-laguntzaile lanetan. Gradua amaitu ondoren, beste esparru batzuetan murgiltzeko gogoz, antolakuntza industrialeko eta Big Data-ko masterrak egin zituen. Orduan hasi zen Deustotech-en lanean. Hezkuntzarekin eta zientzia-dibulgazioarekin zuen harreman estua ikusita, irakasleen prestakuntzarako master bat ere egin zuen, oinarri sendoagoak izateko.[6][7][4]

Ingurune digitalen gaineko dibulgazioan eta maker kulturako hainbat proiektutan hartu du parte, baita hainbat teknologia laborategitan ere.[8]

Dibulgatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bloke-kateak, pentsamendu konputazionala. hezkuntza eta ingurune digitala, eta STEAM eta emakumeen gainean hitz egin izan du, besteak beste, sarean.eus atariko kolaborazioetan.[9][10]

Deustuko Unibertsitatea eta Elhuyarren artean sortutako INSPIRA ekimenean parte hartu du. Ekimenaren helburua neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea da, eta, horretarako, inspirazio-iturri edo eredu izan daitezkeen emakume profesionalen esperientzia jasotzen dute, lehen eskutik.[6][7] Teknologia berrietan emakumeen parte hartzearen garrantzia eta aukerak aldarrikatu ditu hainbatetan.[11][12]

« Ezin dugu eduki mundu bat non neskek ez dute soluzioetan parte hartzen. Soluzio horiek emakumeen ikuspuntua behar dute. Talde dibertsoek askoz gauza gehiago aurreikusi eta hobeto diseinatzen dute. »

—Lorea Argarate[4]

Musikaria (klarinetea, DJ, musika elektronikoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lorea Argarate - DJ 2015

Klarinete jotzaile gisa karrera egina du, baina azken urteotan ezagunagoa da musika elektronikoan egin duen ibilbideagatik. Las Tea Party DJs musika proiektuko eta Mazmorra taldeko kidea izan zen.

Eva Gutierrezekin batera hasi zen Lorea Argarate DJ munduan murgiltzen. Las Tea Party bikotea osatu zutela, eta Euskal Herrian iraultza txiki bat eragin zuten musika elektronikoa giro herrikoietan sartuta.[13][14][2][15]

Gaur egun "Mauriziak ez du inor hil" ikuskizuna abiatu zuen Ines Osinaga, Olatz Salvador eta Itziar Garalucerekin elkarlanean. Maurizia Aldeiturriagaren koplak daude proiektuaren oinarrian, baina plazandreei gorazarre egiteko “ahalduntze ariketa bat” da ikuskizuna. Jolas bat giza hasi ziren Argarate eta Osinaga: ahots-sintetizadore bat erabiltzen zuten, koplak autotunea erabiliz abesten zituzten, panderoa elektronikoki txertatzen zuten…[16][17]

Bakarka ere aritzen da Hamaika izenpean.[18][13]

« Klarineteak fabrikatu nahi nituen 18 urterekin, txoriburu hutsa nintzen. Gero ikus nuen ze garestia zen… Eta hor deskubritu nuen elektronika eta ikusi nuen egin ahal nituela oso prezio merkean klarinetearen soinua zeukaten sintetizadoreak, adibidez. Ikusi nuen zein merkea zen, eta gero ezagutu nuen Programazioa eta ordenagailu batekin zenbat gauza egin daitekeen ikustea benetako magia izan zen niretako. »

—Lorea Argarate[13]

Beatkids jostailua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gladys saria jasotzen (2024)

2016an Lorea Argaratek bere gradu-amaierako proiektuan musikaren bidez haurrei programazioa irakasteko Beatkids jostailua garatu zuen. Pentsamendu konputazionala garatzeko balio du, baita lehen hezkuntzan musikaren bidez teknologiarekiko interesa handitzeko ere. Fisikoki, elementu nagusia Arduino plaka bat da, bere LED eta botoien zirkuituarekin, modu errazean berarekin elkar eragiteko. Ikasketa-prozesuan, umeek beraiei egokitutako tamaina eta konplexutasuna duen tresna edo gailu batekin hasiko dira jolasten: 3Dn inprimatutako kubo bat, 4x4 botoiko teklatu argiztatuarekin. Hainbat ariketaren bidez, sekuentzien eta begizten kontzeptuak eskuratzen dituzte haurrek (logika konputazionala) modu entretenigarri eta sortzailean. Bestalde, karkasak dituen material gardenei esker, diseinuak teknologia haiengandik oso hurbil egon dadin lagunduko du, erabiltzen ari diren jostailuaren oinarri funtzionala ezagutuko baitute. Musikaren bidez, musika sekuentziak programatu eta belarria finduko dute.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lorea Argarate – Deusto ereDU. (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  2. a b c Zabala, Ane. (2019-06-07). «Lorea Argarate: “Ordenagailuarekin egin daitekeen guztia ikustea magia izan zen niretzat”» TTAP aldizkari digitala (Goiena.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  3. «Lorea Argarate, Author at Sarean .eus» Sarean .eus 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  4. a b c d «Lorea Argaratek Gladys saria jaso du» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  5. a b c Argarate, Lorea. Diseño e implementación de un secuenciador de tonos con interfaz tangible para el desarrollo del pensamiento computacional en niños y niñas, BeatKids. Deustuko Unibertsitatea.
  6. a b Galarraga Aiestaran, Ana. (2017-05-05). «“Zortea bilatu eta zaindu duen neska naiz"» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  7. a b Kaiera, Zientzia. (2017-05-05). «Lorea Argarate: “Zortea bilatu eta zaindu duen neska naiz"» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  8. «Lorea Argarate Zubia - Telekomunikazio ingeniari eta musika elektronikoan maisua | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  9. «Lorea Argarate, Author at Sarean .eus» Sarean .eus 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  10. «Lorea Argarate Zubia ingeniari bilbotarrarekin solasaldia» Zientzia Azoka - Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  11. «Lorea Argarate: "Erreferente barriak sortu behar doguz, erreferente oso lurtarrak eta gertukoak"» Bizkaia Irratia (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  12. «ELHUYAR OTSAILAREN 11KO EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGINDA» Bizilabe (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  13. a b c «Lorea Argarate: “Maurizia asko daude Euskal Herrian, eta hori islatu nahi dugu”» bizkaia.hitza.eus (Bizkaiko hitza) (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  14. (Ingelesez) «Teknopolis: Atariko proba: Lorea Argarate, telekomunikazio ingeniaria» teknopolis.elhuyar.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  15. «Las Tea Party Woman Powah» Donostiako Piratak (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  16. «Inork ez zion idatzi koplarik Mauriziari» Berria 2023-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-14).
  17. LaKorrala. (2023-01-23). LA EXCUSA PERFECTA - LOREA ARGARATE. (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  18. (Gaztelaniaz) BOD. (2020-08-20). «Hamaika» Basques on Decks (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  19. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-16). «Lorea Argarate Zubia teknologo, dibulgatzaile eta musikariak jasoko du Gladys saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  20. ««Magia bezalakoa da teknologia; ordenagailu batekin mirariak egin daitezke»» Berria 2024-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]