Edukira joan

Lorea Intxausti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorea Intxausti

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLorea Intxausti Oregi
JaiotzaDonostia2000ko martxoaren 13a (25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
IMDB: nm12526687 Edit the value on Wikidata

Lorea Intxausti Oregi (Donostia, Gipuzkoa, 2000ko martxoaren 13a) euskal aktorea da, Go!azen [1][2] telesailaren protagonistetako bat izateagatik egin zen ezaguna. Gaur egun, Vaya Semanita[3] programan eta Movistarreko Muertos, S.L.[4] telesailetan dabil. Gainera, Angel Gonzalezen zuzendariaren terrorezko film luzean parte hartu berri du: Las reglas de Osha[5].

2012an Donostia Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak lehiaketa irabazi zuen eta 2014an Euskadiko Eduardo Txillida Olinpiada Matematikoan saritua izan zen.[6][7] Gero Axular Dantza Taldean aritu izan da.[8] Gaztetxo antzerki eskolan ibilitakoa da, Charlie eta Txokolate Fabrika musikala egiteko kastingera aurkeztu ondoren.[9] Bertan 8 obra antzeztu ditu, baita ume eta gazteez osatutako aktore taldeen 3 zuzendu ere.[10]

Ingenieritza Informatikoa ikasi zuen, baita Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa ere. 2023an amaitu zituen bi graduak, eta espediente onenaren saria jasotzeaz gain, Enpresen Zuzendaritzako gradu amaierako lanarengatik Sebastian Iruretagoyena saia jaso zuen.[11]

2023ko ekainean Donostiako TAE (Arte Eszenikoen Tailerra) eskolan graduatu zen.

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goǃazen telesailean, Juneren paperean, Goǃazen 6.0, Go!azen Etxean[12], eta ondorengo Goǃazeneko 7.0, 8.0, 9.0, 10.0 eta 11.0 denboraldietako protagonistetako bat izan da.[13]

2020an hasi zen sketchak egiten, Vaya Semanita Xtream programa berezian, Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Maribel Salas eta Miriam Cabezarekin batera. 2021, 2022 eta 2023 urteetan Ene!flix [14]programaren 3 denboraldietan aritu zen, hemen ere sketchak egiten. 2024an Vaya Semanita formatuaren itzuleran, programa ezagunaren betiko aktore taldeari batu zaio Lorea. [1]

2023 eta 2024 urteetan Movistarren Muertos, S.L. telesailaren lehengo hiru denboraldiak grabatu ditu. Besteen artean, Aitziber Garmendia euskal aktorearekin eta Carlos Arecesekin batera. Pertsonaia protagonistetako bat antzeztu du, ehortetxeko kafetegiko zerbitzaria: Laia. [15]

Antzerkiari dagokionez, bere azken lanen artean, Arriaga Antzokian estreinatutako Bihar arte soilik, Solo hasta mañana [16]eta Fake Begiari tranpa, Fake Trampantojo obrez gain, Euskalduna Jauregian Loli Astorekarekin batera, Emakume Abertzale Batzaren mendeurrean egindako Tere y Tere [17]obra aipatu daiteke. [18]

Bestelako lanak ere egin ditu, kultura sustatzeko Liburu Challenge bezalakoak, galen eta ebentoen aurkezpenak, bikoizketa lanak, potkastak eta abar.

Lanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). June (13 atal)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
  • Vaya Semanita Xtream (2020)
  • Go!azen Etxean (2020)
  • Goǃazen 7.0 (2020-2021)
  • Ene!flix 2021 (2021)
  • Go!azen 8.0 (2021-2022)
  • Ene!flix 2022 (2022)
  • Go!azen 9.0 (2022-2023)
  • Ene!flix 2023 (2023)
  • Go!azen 10.0 (2023-2024)
  • Go!azen 11.0 (2024-2025)
  • Muertos S.L. (2024-...). Laia.
  • Vaya Semanita (2024-...)
  • Fake. Begiari tranpa (2021-2023)
  • Fake. Trampantojo (2021-2023)
  • Tere y tere. Emakume Abertzale Batzaren mendeurrean (2022)
  • Bihar arte soilik (2024)
  • Solo Hasta Mañana (2024)

Bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  2. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  3. (Gaztelaniaz) «"Vaya Semanita" regresa a ETB2 líder en la noche del jueves» EITB 2024-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  4. (Gaztelaniaz) García, Eder. (2024-04-12). «Las redes dictan sentencia sobre la nueva serie de Aitziber Garmendia y Lorea Intxausti: 'Muertos S.L.'» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Lorea Intxausti: Parece que sacando buenas notas no queda bien elegir algo como la interpretación» EITB 2024-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  6. GONZÁLEZ, MAGDONAR. «Lorea Inchausti, bakearen aldeko ipuin-lehiaketan irabazle» axular.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  7. Lizeoa, Axular. «Lorea Intxausti Olinpiada Matematikoan saritua» axular.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  8. «Talaia - Gero Axular Dantza Taldea» (PDF) Dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  9. «'Une bat dudanero ikasten ditut gidoiak: gosaltzen, gauean...'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  10. Kafea, Bigarren. (2024-04-19). ««Txokea izan da konturatzea ez direla soilik umeak pertsona eta pertsonaia nahasten dituztenak»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  11. Deusto Business Schoolek Sebastián Iruretagoyena saria eman dio 2022-23 ikasturteko EAZko gradu amaierako lan onenari. .
  12. «"Go!azen"eko pertsonaiak ere etxean sartuta, gaur, "Go!azen Etxean" saioan» EITB 2020-03-24 (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  13. eitb. (2021-11-22). Go!azen telesailean ez dago sekreturik: Lorea Intxausti eta Maria Redondoren kontuak, agerian. (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  14. «Bilatzailea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  15. (Gaztelaniaz) García, Eder. (2024-04-12). «Las redes dictan sentencia sobre la nueva serie de Aitziber Garmendia y Lorea Intxausti: 'Muertos S.L.'» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  16. eitb. (2024-02-13). Lorea Intxausti: Asko eskertuko nukeen obra hau 15 urte nituenean ikustea. (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  17. «"Berdintasunaren aitzindari gisa", Emakume Abertzale Batzako kideak gogoratu ditu gaur EAJk» EITB 2022-05-07 (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  18. (Gaztelaniaz) «Lorea Intxausti: Parece que sacando buenas notas no queda bien elegir algo como la interpretación» EITB 2024-11-15 (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorea Intxausti MCArtistas webgunean