Lorenzo Ondarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorenzo Ondarra

Bizitza
JaiotzaBakaiku1931ko azaroaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2012ko apirilaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakorganista eta musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Lorenzo Ondarra Kintana (Bakaiku, 1931ko azaroaren 20a - Iruñea, 2012ko apirilaren 4a) nafar organo-jotzailea eta musikagilea izan zen. Kaputxinoa.

Donostiako Udal Musika Kontserbatorioan egin zituen Organo eta Konposizioko ikasketak. Obra profanoak eta erlijiozkoak idatzi zituen. Aipagarriak dira Canciones de Navidad, Canciones populares catalanas eta bi Poemas vascos (ahots baxurako obrak) musika-lan profanoak; eta Motetes polifónicos (ahots zurirako obra), Pascua Gregoriana (orkestrarako obra), Escenas de la Pasión eta Poema Franciscano erlijiozko musika-lanak. 1969. urteko Musikako Sari Nazionala jaso zuen Diálogos organo eta harizko bi seikoterako obrari esker.

Benito Lertxundi musikariaren Herribehera abestiaren moldaketa plazaratu zuen abesbatzarako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urteurrenaren ekuatorea - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).