Los Ángeles (diskoa)
Los Ángeles (diskoa) | |
---|---|
Rosalíaren albuma | |
Egilea(k) | Rosalía |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Los ángeles |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | disko konpaktu, LP, musikaren deskarga eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Universal Music Group |
Zatiak | 12 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Rosalía's albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Raül Refree |
Los ángeles (euskaraz 'Aingeruak' bezala itzul daitekeena) Rosalía abeslari katalanaren lehen estudio-albuma da, Raül Refree ekoizle eta musikariarekin batera osatua. 2017ko otsailaren 10ean argitaratu zen. Album horren bidez, Rosalía musikaren munduan ezagutarazi zen, eta garrantzia hartzen hasi zen, Grammy Latino Sarietan ere izendatu baitzuten, eta Espainiako urteko diskorik onena zela aitortu zuten hainbat hedabidek.
Diskoa heriotzari buruzko gogoeta egiten duen lan kontzeptuala da. Bertan, cante flamenko zaharrak berreskuratu eta berrinterpretatu zituen.[1] Lan soila da, funtsean ahotsez eta gitarraz osatua.
Diskoaren izenak esanahi bikoitza du: alde batetik, Los Angeles hiriaren estetika bisual eta musikalarekin identifikatzen da artista eta, bestetik, aingeruak gure iruditerian heriotzarekin lotutako izakiak direnez, diskoaren ardatza den gaiarekin lotzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irureta, Maialen Unanue. ««Ez dut presarik izan argitaratzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).