Raül Refree

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raül Refree

(2020)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, DJ producer (en) Itzuli, enpresaburua, musikagilea, gitarra-jotzailea eta disko-ekoizlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Refree
Musika instrumentuagitarra

raulrefree.com eta refreeweb.com
IMDB: nm2213575 Facebook: raulfernandezrefree Instagram: raulrefree MySpace: refree Bandcamp: refree Musicbrainz: 0a797765-7506-43ac-8f75-b9e4132b31d6 Songkick: 334271 Discogs: 2888352 Allmusic: mn0003621815 Edit the value on Wikidata

Raül Fernández Miró (Bartzelona, 1976), Refree izenez ezagunagoa, musikari, konpositore eta ekoizle katalana da.[1] Bere musika-produkzioek rock esperimentala, flamenkoa, autore-kanta eta pop-a uztartzen dituzte, eta, proiektuaren arabera, jazz-eragin noizbehinkakoak dituzte. Katalanez eta gaztelaniaz interpretatzen ditu bere konposizioak. Ekoitzi dituen diskoen artean daude, besteak beste, Silvia Pérez Cruz, Rodrigo Cuevas, Amaia Romero, La M.O.D.A., Guitarricadelafuente, Ricky Martin, Rosalia,[2] C Tangana, Christina Rosenvinge, Lee Ranaldo, Rocío Márquez, Nacho Umbert, Senior i el Cor Brutal, Roger Mas, Las Migas, Josh Rouse, Kiko Veneno eta Mala Rodríguez artistenak.

Arte eszenikoekiko interesa dela eta, film batzuen soinu-bandak ere konposatu ditu; besteak beste, Isaki Lacuestaren Entre dos aguas (horrekin irabazi zuen jatorrizko musikarik onenaren Gaudí Saria),[3] Black is Beltza, Fermin Muguruzak 2018an estreinatu zuen animazio-filma,[4] eta Marta Lallana eta Ivet Castelo-ren Ojos negros drama familiarra 2019an.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Escobar, Ramón Fernández. (2008-01-06). «Refree, el nuevo cantautor mediterráneo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. Irureta, Maialen Unanue. ««Ez dut presarik izan argitaratzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. (Katalanez) 324cat. (2019-01-27). «"Entre dos aguas", d'Isaki Lacuesta, arrasa als Gaudí i guanya 7 dels 9 premis a què optava» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  4. Lizarralde, Mikel. «Musika bidaia bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  5. (Katalanez) Enderrock.cat. «Una mirada als «Ojos negros» de Refree | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  6. Lizarralde, Mikel. «'Black is beltza' porturatzear da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]