Los caballos mueren al amanecer
Appearance
Los caballos mueren al amanecer | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Los caballos mueren al amanecer |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Film biografikoa |
Iraupena | 81 minutu |
Los caballos mueren al amanecer 2022ko Ione Atenea iruindar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zer gertatuko litzateke ezezagun batzuengandik gauzak jasoz gero? Atenea, filmaren zuzendaria, Garcia anai-arreben etxean bizitzen hasten denean, ikusiko du bizirik daudela utzitako objektuetan: piano batean, ehunka marrazkitan, milaka argazkitan edo kasete piloan. Antonio komikigilea zen Bruguera argitaletxean; Rosita, opera abeslaria eta piano jotzailea. Etxea sormen eta fikzio gune bihurtu zuten, diktadura frankistaren errealitatetik ihes egiteko.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Los caballos mueren al amanecer» Berria 2023-02-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |