Los delincuentes (2023ko filma)
Los delincuentes (2023ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Los delincuentes |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Argentina, Brasil, Txile eta Luxenburgo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 180 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rodrigo Moreno (en) |
Gidoigilea(k) | Rodrigo Moreno (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ezequiel Borovinsky (en) |
Edizioa | Manuel Ferrari (en) Karen Akerman (en) |
Argazki-zuzendaria | Alejo Maglio (en) |
Los delincuentes 2023ko Rodrigo Moreno argentinar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moran 50 urte inguruko gizona da. Ezkongabea. Banketxe batean egiten du lan. Urteak daramatza lan bera egiten; kutxazaina da, eta kutxetatik kutxa gotorrera diru kantitate handiak eramateko ardura eman diote, urte luzeetako lanari esker irabazitako konfiantza dela eta. Moran ez da zoriontsua, eta ohartu da nahiko erraza dela harentzat billete multzoak gutxinaka motxila batean gorde eta etxera eramatea. Eta, beraz, plana antolatu du: hurrengo 25 urteetarako soldata izateko adina diru lapurtuko du, eta komisariara joango da ondoren, egindakoa aitortzera. Bere kalkuluen arabera, hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarriko diote, eta bitartean bere lankide Romani eskatuko dio dirua zaintzeko. Kartzelatik irtendakoan, dirua banatu, eta Moran eta Roman erretiratu egingo dira.[1]
Bi gizonei bizitza aldatuko zaie; eguneroko aspergarri bat izateari utzi, eta lapurretarekin zerikusia duela uste duten bankuko langileen eta ikertzaile baten begiradapean egongo da Roman, eta erruaren eta tentazioaren artean ibiliko da, diruz beteriko motxila haren etxean baitago. Moranek, berriz, kartzelaren gogortasuna sufrituko du, etorkizun askeago baten esperoan.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esteban Bigliardi: Román
- Daniel Elías: Morán
- Margarita Molfino: Norma
- Mariana Chaud: Marianela
- Gabriela Saidón: Flor
- Cecilia Rainero: Morna
- Javier Zoro: Ramón
- Lalo Rotavería: Isnardi
- Iair Said: Barrientos
- Fabián Casas: Maestro
- Adriana Aizemberg: banketxeko bezeroa
- Laura Paredes: Laura Ortega
- Germán De Silva: Del Toro/Garrincha
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Askatasun bila pantailaren alde bietan» Berria 2023-11-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |