Los santos inocentes (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Los santos inocentes (filma)
PlazaZafra.jpg
Filma
Jatorrizko izena Los santos inocentes
Urtea 1984
Generoa film dramatikoa
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Iraupena 107 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mario Camus
Gidoigilea(k) Mario Camus
Miguel Delibes
Antonio Larreta Itzuli
Manolo Matji Itzuli


[[Kategoria:Antonio Larretak Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Manolo Matjik Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Francisco Rabal
Agustín González
Alfredo Landa
Juan Diego
Terele Pávez
Ágata Lys
Juan Diego
Maribel Martín
Manuel Zarzo

[[Kategoria:Agustín Gonzálezek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Ágata Lysek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Maribel Martínek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Julián Mateos Itzuli
[[Kategoria:Julián Mateosek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Antón García Abril
Argazki-zuzendaria Hans Burman
Kanpo loturak

Los santos inocentes (euskaraz Santu errugabeak) 1984ko Mario Camus espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Miguel Delibes idazlearen izenburu berdineko Los santos inocentes eleberrian oinarritua dago. Bertan, Alfredo Landa, Francisco Rabal, Terele Pávez, Agustín González eta Juan Diego aktoreek antzeztu zuten.

Filma Extremadurako Mérida, Zafra eta Alburquerque udalerrietan filmatu zen.

Canneseko Zinemaldian Aktore onenaren saria (Alfredo Landa eta Francisco Rabal) eta Epaimahaiaren aipamen bereziaren saria irabazi zituen.

Lau flashbacken bitartez, 1960. urteetako Extremadurako cortijo edo landetxe handi bat deskribatzen du. Han azaltzen da jauntxoei lurgintzan, eta ehizaldiak prestatzen edo jai bat ospatzen dutenean, zerbitzatzen dieten laborarien miseriazko bizimodua, eta seme-alabek ikasi eta handik irten ahal izan dezaten duten obsesioa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paco (Alfredo Landa) eta Régula (Terele Pávez) Espainiako Extremadura eskualdean euren hiru seme-alabekin bizi diren nekazari senar-emazteak dira, bertako jauntxoen etxaldean edozein motako aginduak eta umiliazioak txintik esan gabe jasan ohi dituztelarik. Egun bateaz Azarías (Paco Rabal) aurkeztuko da, Régularen anai mentalki ez gaitua, lan egiten zuen etxaldetik kaleratu baitute eta bere arrebaren familiara lan egiteko elkartu nahi baitu. Orain, garai latz hartako zailtasun guztiei aurre egin beharko diete.

Istorioak ukitzen dituen gai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Morroiek egunero jauntxoen aldetik jasan ohi zituzten zapalkuntza eta umiliazioak.
  • Espainiako landa eremuko maila sozial baxuenetan orokorra zen kulturgabezia.
  • Maila baxuenetako kideek euren egoera kaxkarraren onarpena, jauntxoentzako ia gizakiak ere ez zirelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Alfredo Landa Paco, txikia
Terele Pávez Régula, Pacoren emaztea
Paco Rabal Azarías, Régularen anaia
Belén Ballesteros Nieves, Paco eta Régularen alaba
Juan Sánchez Quirce, Paco eta Régularen semea
Susana Sánchez Charito, neskatoa, Paco eta Régularen alaba
Agustín González Don Pedro, etxaldeko jauntxoa
Ágata Lys Doña Pura
Juan Diego Iván jauntxoa
Mary Carrillo Markesa andrea
Maribel Martín Miriam andereinoa
Manuel Zarzo Medikua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]