Los santos inocentes (filma)
Los santos inocentes (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1984 | |||
Izenburua | Los santos inocentes | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Holy Innocents (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Mario Camus | |||
Gidoigilea(k) | Mario Camus Miguel Delibes Antonio Larreta (en) Manolo Matji (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Julián Mateos (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Rafael Palmero (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Antón García Abril | |||
Argazki-zuzendaria | Hans Burman | |||
kronologia | ||||
|
Los santos inocentes (euskaraz Santu errugabeak) 1984ko Mario Camus espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Miguel Delibes idazlearen izenburu berdineko Los santos inocentes eleberrian oinarritua dago. Bertan, Alfredo Landa, Francisco Rabal, Terele Pávez, Agustín González eta Juan Diego aktoreek antzeztu zuten.
Filma Extremadurako Mérida, Zafra eta Alburquerque udalerrietan filmatu zen.
Canneseko Zinemaldian Aktore onenaren saria (Alfredo Landa eta Francisco Rabal) eta Epaimahaiaren aipamen bereziaren saria irabazi zituen.
Lau flashbacken bitartez, 1960. urteetako Extremadurako cortijo edo landetxe handi bat deskribatzen du. Han azaltzen da jauntxoei lurgintzan, eta ehizaldiak prestatzen edo jai bat ospatzen dutenean, zerbitzatzen dieten laborarien miseriazko bizimodua, eta seme-alabek ikasi eta handik irten ahal izan dezaten duten obsesioa.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paco (Alfredo Landa) eta Régula (Terele Pávez) Espainiako Extremadura eskualdean euren hiru seme-alabekin bizi diren nekazari senar-emazteak dira, bertako jauntxoen etxaldean edozein motako aginduak eta umiliazioak txintik esan gabe jasan ohi dituztelarik. Egun bateaz Azarías (Paco Rabal) aurkeztuko da, Régularen anai mentalki ez gaitua, lan egiten zuen etxaldetik kaleratu baitute eta bere arrebaren familiara lan egiteko elkartu nahi baitu. Orain, garai latz hartako zailtasun guztiei aurre egin beharko diete.
Istorioak ukitzen dituen gai nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morroiek egunero jauntxoen aldetik jasan ohi zituzten zapalkuntza eta umiliazioak.
- Espainiako landa eremuko maila sozial baxuenetan orokorra zen kulturgabezia.
- Maila baxuenetako kideek euren egoera kaxkarraren onarpena, jauntxoentzako ia gizakiak ere ez zirelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Alfredo Landa | Paco, txikia |
Terele Pávez | Régula, Pacoren emaztea |
Paco Rabal | Azarías, Régularen anaia |
Belén Ballesteros | Nieves, Paco eta Régularen alaba |
Juan Sánchez | Quirce, Paco eta Régularen semea |
Susana Sánchez | Charito, neskatoa, Paco eta Régularen alaba |
Agustín González | Don Pedro, etxaldeko jauntxoa |
Ágata Lys | Doña Pura |
Juan Diego | Iván jauntxoa |
Mary Carrillo | Markesa andrea |
Maribel Martín | Miriam andereinoa |
Manuel Zarzo | Medikua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984ko filmak
- Mario Camusek zuzendutako filmak
- Mario Camusek idatzitako filmak
- Miguel Delibesek idatzitako filmak
- Francisco Rabalek antzeztutako filmak
- Agustín Gonzálezek antzeztutako filmak
- Alfredo Landak antzeztutako filmak
- Juan Diegok antzeztutako filmak
- Terele Pávezek antzeztutako filmak
- Ágata Lysek antzeztutako filmak
- Manuel Zarzok antzeztutako filmak
- José Guardiolak antzeztutako filmak
- Mary Carrillok antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Extremaduran girotutako filmak