Lotura metaliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lotura metalikoa lotura kimiko mota bat da positiboki kargatutako ioien eta konduzkio elektroien (zeinak deslekututako elektroien elektroi hodei bat sortzen duten) erakarpen elektrostatikoetatik sortzen dena. Deskripzio posible bat izango litzateke elektroi libreen partekatzea ematen dela positiboki kargaturiko ioien (katioi metalikoen) egitura hirudimentsional batean. Lotura metalikoaren ondorioz sortutako propietate fisikoak, besteak beste deformagarritasuna, eroale elektrikoa izatea, bero garraiatzaile zein bero erresistentzia handia izatea, opakoa izatea eta distira metalikoa izatea dira.

Hala ere, metal batek sor ditzakeen lotura kimikoak, lotura metalikoaz gain, ugariak dira, metala egoera puruan azaldu arren. Adibidez galioak (Ga) lotura kobalenteak sortzen ditu bi atomoren artean bere egoera solido zein likidoan.