Lotuta eta ondo lotuta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lotuta eta ondo lotuta baita ere Dena lotuta eta ondo lotuta edo jatorriz gaztelaniaz Todo atado y bien atado edo baita ere Todo está atado y bien atado 1969ko abenduaren 30an Francisco Francok irakurri zuen eta orduan ohikoa zen Gabonetako mezuaren esaldirik ezagunena da.

Mezu politiko honen zatirik nagusienak bera hil eta bere ondoregotzari buruzkoa zen.

1969ko uztailean egindako Ondorengotza Legean xedatutakoarekin bat, Francok Joan Karlos Borboikoa printzea, Joan Borboikoaren semea, bere ondorengo izendatu zuen. Izendapen horrekin burutu zen Carrero Blanco eta gobernu-talde teknokratikoak babestutako instituzionalizazio-programa.

Gaur egun Espainiako konstituzioarekin ados ez dauden askok esaldi hau erabiltzen dute nolabait gaur egungo Espainiako legeek eta pertsona askok frankismoaren kutsua edota frankismoaren jarraipena dutela salatzeko.[1][2]

« Estatuko burutzarako ondorengotzari dagokionez, gure Mugimenduaren jarraitutasuna zalantzan jartzen dutenek espekulatzen jarduten badute ere, dena "lotuta eta ondo lotuta" geratu da: Gorteei proposatu diet, eta onartu egin dute, Joan Karlos Borboiko printzea nire ondorengo izateko, errege tituluarekin (...).

Gure ondorengoek ikusi ahal izango dute monarkia hogei urteko epean egin diren bi herri-bozketaren ondorioz ezarri dela (...). Argi eta garbi esan dezakegu monarkiak herriaren erabateko babesa duela, Filipe V.ak izan zuena baino askoz handiagoa gainera, hark tronua eskuratzeko gertakarietan zerikusi handia izan baitzuten atzerriko potentzien amarruek.

»
"Frankoren mezua Espainiako herriari", 1969

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotuta eta ondo lotuta