Louise-Aurore Villebœuf haurraren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise-Aurore Villebœuf haurraren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Mary Cassatt
Sorrera-urtea1902
Ezaugarriak
Materiala(k)pastela eta paperra
Dimentsioak72,7 (altuera) × 60 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 36822

Louise-Aurore Villebœuf haurraren erretratua Mary Cassatt margolariaren margolana da, 1902. urtekoa. Velazquezen meninetan bezalatsu, gehiegizko jantziekin apaindutako haur baten irudia transmititzen du margolariak, baina, kasu honetan bederen, Louise-Aurore Villebœuf txikiaren keinuak naturaltasuna transmititzen du[1].

Mary Cassatt, estatubatuarra jaiotzez, Parisko mugimendu inpresionistako emakumezko margolari nabarmenetako bat izan zen. Lan honetan Degasek modisten aretoetan egindako pastelen bideari jarraitu zion, maisutasun handiz margotuz oihal eta texturak, bereziki kapelan (Cassattek marraztea gogoko ohi zuen elementu zehatz bat).

Erretratuaren beraren oinordekotzatik Parisko Orsay Museoak jaso zuen margolana 1978. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]