Orsay museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Orsay museoa
MuseeOrsay 20070324.jpg
Areto nagusia.
Orsay museoa hemen kokatua: Paris
Orsay museoa
Orsay museoa
Orsay museoa (Paris)
Berezko izena Musée d'Orsay
Koordenatuak 48° 51′ 36″ N, 2° 19′ 35″ E / 48.86°N,2.326389°E / 48.86; 2.326389Koordenatuak: 48° 51′ 36″ N, 2° 19′ 35″ E / 48.86°N,2.326389°E / 48.86; 2.326389
Herrialdea  Frantzia
Hiria Paris
Helbidea Rue de Lille, 75343
Parisko 7. barrutia
Irekitze data 1986
Webgunea www.musee-orsay.fr

Orsay Museoa (frantsesez: Musée d'Orsay) Parisen dagoen museo bat da, Parisko 7. barrutian dagoena. XIX. mendeko arte plastikoei eskainia dago, eta, bereziki, inpresionismo garaiko bere lanengatik da ezaguna. Kronologikoki, antzinako maisuen (Louvre museoa) eta arte moderno eta garaikidearen (Georges Pompidou Zentroa) arteko artearen historia hartzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada 1973an, Frantziako Museoen Zuzendaritzak, Orsayko tren geltokian museo bat ezartzeko egitasmoa pentsatu zuen, hondoratzear zegoena, eta non hotel bat eraikitzeari buruz hitz egiten zen. Erabakia, XIX. mendeari buruzko interes baten berragerpenak bultzatu zuen, tren geltokia, 1973ko martxoak 8an Monumentu Historikoen Inbentario Gehigarrian erantsia izan zelarik.

Baina, museoa eraikitzeko erabakia, ez zen 1977ko urriaren 20ko ministro kontseilua arte iritsi, dirudienez, presidenteak berak, Valéry Giscaird d'Estainngek ekimen propioz aurkeztutakoa.

Eraikina, 1986an inauguratua izan zen, Gae Aulenti arkitektoak eginiko birmoldaketaren ondoren. Ofizialki, urte horretako abenduak 1ean inauguratu zen, garai horretan Errepublikako presidente zen François Mitterranden aldetik, publikoarentzat, hilabete bereko 9an zabalduz.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan errealista, inpresionista eta postinpresionista, eskultura, apaindura artea, zinea eta arkitektura lanak ditu, lan guzti hauek, Louvreko Museoaren funtsekoak direnak, bere galeriek, aurreko artea erakusten dutelarik, erromantizismo garairaino.

Orsayn, Jean-François Millet, Dominique Ingres, Edouard Manet, Gustave Courbet, Eugene Delacroix, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Paul Gauguin, Vincent Van Gogh, Antonio de la Gándara edo François Pomponen lanak aurki daitezke, beste artista batzeuen artean.

Lan azpimarragarriak:

Eskultura eta margolaritza galeriez gain, badaude arkitektura, apaindura arteei (Art Nouveau eta Arts and Crafts mugimendua) edo argazkilaritzari eskainiak (Nadar, Gustave Le Gray, Jean-Baptiste Regnault, Shaw...)

Orsay Museoa

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Rue de Lille, 75343
  • Ordutegia:
    • 9:00 - 18:00 astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan
    • 9:00 - 21:45 ostegunetan
    • Astelehenetan itxita
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 12 jms.svg Solférino
    • RER.svgParis RER C icon.svg Musée d'Orsay

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orsay museoa Aldatu lotura Wikidatan