Louise Hammarström
Louise Hammarström | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hosjö församling, 1849ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Nya Kopparberg (en) , 1917ko azaroaren 5a (68 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Louise (Lovisa) Katarina Hammarström (Hosjö, 1849ko maiatzaren 25a - Stockholm, 1917ko azaroaren 5a) Suediako kimikaria izan zen. Suediako lehen emakume kimikari formatu eta trebatua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita apaiza izan zen, eta medikuntza ikasketak egin zituen. Gaztea zenean mezurtz geratu zen, eta Dalarnako burdinola batean hazi zen, Suediako erdialdean dagoen probintzia batean, non substantzia kimikoengatik interesatzen hasi zen.
Ikasketak eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstfack-en egin zituen ikasketak, eta klase pribatuetan kimika ikasi zuen. 1875ean Werner Cronquist ingenieariaren laborategian lan egiten hasi zen, Estokolmo -n, non geroago laguntzaile moduan aritu zen 1876tik 1881eraino. Urte haietan, artsenikoa aztertu zuen.
1881tik 1887raino kimika mineral bezala hasi zen lanean Bångbro-n, 1887tik 1891raino Fagersta-n eta 1891tik 1893raino Schisshyttan -en.
1893an, bere laborategi propioa zabaldu zuen, non batez ere mineraletan,metaletan eta ikasketa geologikoetan interesa piztu zuen.