Edukira joan

Lucia Lakarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucía Lacarra» orritik birbideratua)
Lucia Lakarra

Bizitza
JaiotzaZumaia1975eko martxoaren 24a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta zuzendaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1090363 Edit the value on Wikidata

Lucia Lakarra Gurrutxaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 24a) euskal dantzari ospetsua da. Donostian Menchu Medelekin ikasi ondoren Victor Ullaterekin osatu zuen Madrilen dantza formazioa. 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da. Urte horretan bertan munduko dantzaririk onenaren Nijinski saria irabazi zuen.[1]

Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.[2]

2018tik 2020ra bitartean, Víctor Ullaten konpainia eta ballet-eskolako zuzendari artistikoa izan zen, hura itxi arte.[3]

Zumaian, Gipuzkoan, jaio zen Lacarra. Oso gaztetatik zuen interesa dantzan, baina 10 urtetik aurrera hasi zen dantza ikasketak jasotzen,bere jaioterrian balet-eskola bat ireki zutenean. Rosella Hightower-ek zuzendutako udako ikastaro batean parte hartu ondoren, hiru urtez Mentxu Medelekin ikasi zuen Donostian, Madrileko Víctor Ullate eskolara joan aurretik, Tamara Rojo eta Ángel Corellarekin[4] batera. Laster Víctor Ullate baleteko kide bihurtu zen, George Balineren Allegro Distiratsua dantzatuz 15 urterekin, eta baita beste zenbait ballet abstarktu eta moderno ere.

Konpainia propioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerrian hainbat urte igaro ondoren, bere konpainia propioa sortu zuen 2023an. Madrilen ondu zuen Lost Letters konpainiaren aurreneko ikuskizuna, baina, konpainia berria Gipuzkoan kokatzeko asmoz, Euskal Herriko dantzariei bultzada bat emateko helburuarekin.[5]

  • Fordlandia.
  • In the still of the Night
  • Lost Letters (2023)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Nijinsky Saria (2002)
  • Dantzako Benois Saria (2003)
  • Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
  • Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)
  • Max Saria (2022)[6]
  • Arte Ederren Urrezko Domina, Espainiako Kultura Ministerioak emana (2024)[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Lakarra, Lucia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  2. Hamarkadako dantzari onenaren sariari buruzko albistea Urola Kostako Hitzan [Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «LUCÍA LACARRA, EN '30 AÑOS DE DANZA'» La Rioja 2019-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  4. Ángel Corella. 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  5. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-20). ««Asko gustatzen zait dantzaren alde artistikoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  6. a b «Lucia Lacarra: "Nire balletarentzat lagungarri izango da urrezko domina" - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]