Edukira joan

Lucio Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucio Muñoz

Bizitza
JaiotzaMadril1929ko abenduaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1998ko maiatzaren 24a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Amalia Avia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaInformalism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Munoz, Lucio

Lucio Muñoz Martínez (Madril, 1929ko abenduaren 27a - Madril, 1998ko maiatzaren 24a) espainiar margolari bat izan zen.

Madrilgo San Fernando eskolan ikasi zuen. Ikasketak amaitu zituenean madrildar errealistekin izan zuen harremana, Antonio López, López Hernández anaiak eta emazte izango zuen Amalia Aviarekin.

1956an Frantziako gobernuak beka bat eman zion eta Art Autre higikundea eta Tàpiesen eta Jean Dubuffeten lana ezagutu ahal izan zituen. 1950eko hamarraldian Muñozen lana informalismoaren baitakoa zen, baina Espainiara itzuli zenean abstrakziorantz egin zuen. Ondoren, era guztietako materialak erabiltzen hasi zen Muñoz, paper erreak, zura, eta abar.

Euskarria garrantzi handikoa izan zen Muñozen lanean, izan ere, gainean zuloak, urradurak, eta abar egiten baitzituen. Bere lanak, bestalde, koloretsuak dira, nahiz eta beltza den nagusi. Grabatuak ere egin zituen. Muñozen lanak New Yorkeko Guggenheim Museoan edora Arte Modernokoan ikus daitezke.

Euskal Herrian haren lan bikain ikus daiteke: 1962an Oñatiko Arantzazuko basilikako absidea egin zuen, erretaula baten gisa uler daitekeen lan monumentala; 33 urterekin lehiaketa bat irabazita.[1]

1983an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Madrilgo Sofia Erregina Museoak Muñozen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen 1989an.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Godofredo Ortega Muñoz y el retablo para la Basílica de Aránzazu (1962) | Fundación Ortega Muñoz. 2024-02-04 (kontsulta data: 2025-07-25).
  2. (Ingelesez) «Legado de Lucio Muñoz» www.galeriamarlborough.com (Galería Marlborough Madrid y Barcelona) (kontsulta data: 2025-07-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]